Baliabideak

Agiritegi Administratibo Orokorra guztiz automatizatuta dago. Bi aplikazio erabiltzen ditu: Lantik, S.A. foru-sozietateak egindakoak dokumentazioa kontrolatzen du; Dematic, S.A.-renak, sistema robotizatua. Bien informazioaren segurtasun-maila handia ematen dute, bai kudeatzen dituzten agirien datuen gainean, bai dokumentuekin egiten diren artxibatze-eragiketa guztiak erregistratzeko.

Gangurengo eraikinean lau pertsonak lan egiten du. Hiru operadore-gidarien eginkizun nagusia da agirien mugimendu fisikoak kontrolatzea eta erregistratzea: maileguak, itzulketen edo transferentzien bidez heldutakoak; gordailuan instalatzea; maileguak prestatzea, eta xahuketak. Horrez gain, administrazio-unitateek eskatu dituzten bolumen txiki edo ertaineko maileguak egunero ematen dituzte. Agiritegi Automatizatuaren arduradunak gainbegiratzen du, eta hala badagokio, betebehar horietan ere laguntzen du; instalazioak kudeatzen ditu, prozeduren diseinuan parte hartzen du eta Agiritegiaren buruarekin harremanetan jartzen da.

Foru Jauregian beste hiru pertsona daude: Agiritegi Sistemaren buruzagi zuzena; Foru Aldundiko Agiritegi Elektronikoaren teknikaria, agirien kudeaketa-sistemen plangintzan, garapenean eta mantentzean aritzen dena, edozein euskarritan (papera edo digitala); eta administraria, Agiritegiaren eta Jauregitik etortzen diren agiri eskaera eta itzulketen kudeaketa orokorrerako.

Artxiboaren langileak funtzionarioak direnez gero, eskatzen zaizkien lanetarako espezializazioa eta konfidentzialtasuna bermatzen da.

Aldundiko ibilgailu zerbitzuak egiten du garraio masiboa, transferituz edo mailegatuz, eta horren ardura foru funtzionarioek dute.

Baliabide guztien konbinazio eraginkorrari esker, Agiritegi Administratibo Orokorrak 24 ordu baino gutxiagoan entregatzen du eskaeren %90a, baita goiz berean ere, lehen orduan eskatu badira.