Aniztasunaren Plan Zuzentzailea

II. Plana lehenengoarekin ikasitakoaren gainean eraiki da; izan ere, lehenengo plan horrek jauzi kualitatiboa ekarri zuen aniztasunaren aldeko politiken instituzionalizazioan. Lau ekintza-ardatz handiren inguruan egituratzen da:

  • Ezagutu eta aintzatetsi, aniztasuna aberastasun gisa ikusarazteko eta ezagutza partekatua sortzeko.
  • Berba egin, elkarrizketa soziala eta entitateen parte-hartze aktiboa sustatzeko.
  • SAREtu, sare komunitarioak eta erakundeen arteko lankidetza indartzeko.
  • Egin, inklusioa sustatzen duten eta diskriminazioari aurre egiten dioten proiektu zehatzei laguntza emateko.

Planteamendu horrek zeharkako bi ikuspegi ditu: intersekzionala, zeinak desberdintasunak ulertzea ahalbidetzen baitu, haien konplexutasuna aintzat hartuta, eta komunitarioa, zeinak ekintza eguneroko harreman-ingurunean, auzoetan eta bizitzari eusten dioten loturetan kokatzen baitu.

Planaren gobernantzaren oinarria Elkarrizketa- eta -partaidetza -mahaia eta beste foru-sail batzuekin egingo den zeharkako lan-dinamika izango dira.

Fitxategi hauek ikusteko doako programa behar duzu Adobe Reader