Dibertsitatea

Aniztasuna aberastasun gisa estimatzen duen eta aniztasunak desberdintasun- edo bazterkeria-iturri ez diren gizarte bat nahi dugu. Horretarako, Bizkaiko Foru Aldundiak (Gizarte Kohesiorako Zuzendaritzaren bitartez) diskriminazioari eta pertsonen eta kolektiboen estigmatizazioari aurre egiteko politikak bultzatzen eta antolatzen ditu. Gainera, kultura-aniztasuna, jatorri-aniztasuna, sexu-orientazioa eta sexu- eta genero-identitatea kudeatzera bideratzen du bere jarduera.