ZINEMA GIZARTE-ALDAKETAREN ERAGILE

Garapena

Amal Ramsis abokatu, zinema zuzendari eta gidoilariaren bisita Kuba, Egipto eta Bizkaiko errealitateak batzen dituen Emakume Zinemagileen Sarea proiektuaren baitan.

Amal Ramsisek ibilbide profesional luzea du, eta, zuzenbideaz gain, ikus-entzunezkoen ekoizpenari heltzen dio hainbat ikuspegitatik. 1992an Maan Emakumeen Ikasketa Zentroaren sorreran parte hartu zuen, emakumeen historia eta egoera eta ahalduntzea lortzeko baliabideak aztertzeko.

2008tik aurrera, Emakumeen Arabiar eta Iberoamerikar Zinemaren Karabana antolatu zuen, eta, ondoren, Kairoko Emakumeen Nazioarteko Zinemaldia sortu zuen. Ekimen eraldatzaile horrek, gobernuaren oztopoak gorabehera, emakume arabiarren beste irudi bat sortzearen aldeko apustua egiten du, mendebaldeko hedabideetan erakutsi ohi diren estereotipoetatik harago.

Hainbat film labur eta luzeren zuzendaria da, eta sari ugari jaso ditu, besteak beste, Forbidden (2011), The trace of the Butterfly (2015) eta You Come from Far Away (2018) ekoizpenengatik.

Gaur egun, Klaketa Arabiarra zuzentzen du. Kultura, Communication y Desarrollo – KCD GGKErekin batera, Bizkaiko Foru Aldundiak lagundutako lankidetza-proiektu bat garatzen ari da, emakume zinemagileek gizarte-eraldaketarako eragile gisa dituzten gaitasunak indartzeko. Ekimena Egiptora eta mundu arabiarrera iristeaz gain (duela gutxi Libanon Zinema Karabana egin dute), errealitate hori Bizkaiarekin eta Kubarekin lotzen du, lankidetza triangeluar berritzailea lortzeko ahaleginean.

Zinemagileen arteko zinema Karabanak pentsamoldea aldatzeko aukera ematen die emakumeei, eta ikus-entzunezko tresnak ematen dizkie beren esperientzien kontalari gisa ahalduntzeko; halaber, proiektuaren helburua da emakume-taldeak indartzea gizartea eraldatzeko, genero-berdintasunerantz, bizitzaren iraunkortasunerantz, giza eskubideetarantz eta kulturartekotasunerantz, komunikazioaren eta artearen bidez.