Bizkaiak elkartasunaren aldeko apustuari eutsi dio Garapenerako Lankidetza berritu eta inbertsio handiagoarekin
Garapena
Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkaritza batek hainbat proiektu bisitatu ditu Guatemalan. Euskal erakundeen artean Bizkaiko Aldundia da Garapenerako Lankidetzako inbertsioa gehien indartu duena.
Bizkaiko Foru Aldundiak nazioarteko elkartasunaren aldeko apustuari eusten dio Garapenerako Lankidetza berrituarekin eta inbertsio handiagoarekin.
Erronka estrategiko horren barruan Natxo Rodríguezek, Berdintasunerako, Lankidetzarako eta Dibertsitaterako zuzendari nagusiak burutu duen ordezkaritza batek Garapenerako Lankidetzako hainbat proiektu bisitatu ditu oraintsu Guatemalan.
Eremu horretako foru-politikak bi hamarkadako ibilbidea bete du joan den urtearen amaieran, eta 2022an % 23,8 igo da bere inbertsioa, 7,72 milioi eurora iritsiz. Horrek esan nahi du euskal erakunde guztien artean Bizkaiko Aldundiak izan duela igoera erlatibo handiena.
Aurrekontu-partida handitzea Garapenerako Lankidetzaren IV. Gida Plana onartzeari gehitu behar zaio. Plan horren ardatza, argi eta garbi, lankidetzarako foru-politika indartsu eta kalitatezkoen alde egitea da, feministen alde, eta egungo erronketara egokitzea. Era berean, Agenda 2030 hartu da gidatzat, printzipio solidarioetan oinarritutako nazioarteko harremanetarako Garapenerako Lankidetza deszentralizatuaren filosofiarekin.

GUATEMALA
Guatemalara egindako bisitan Bizkaiko ordezkaritzak San Andres de Petén udalerriaren barruan dauden Centro Campesino, Paso Caballos eta San Jorge landa-komunitateak bisitatu zituen. Gainera, Bizkaiko Foru Aldundiak Oscarte GGKEri finantzatzen dion proiektura ere joan ziren. Proiektu horren helburua ikuspegi feminista eta eskubideekin lotuta emakume indigenen garapen sozioekonomikoa sustatzea da (Cooperativa Integral Agrícola Olazar Sacpuy - Nekazaritza Kooperatiba Integralarekin lankidetzan).
Ondoren, San Andrés udalerrian (Peténgo departamentua), aipatu den Oscarte GGKEk antolatutako Jardunaldi Feministen aurkezpenean parte hartu zuten (hori ere Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatutako proiektuaren esparruan). Jardunaldi horietan San Andrés udalerriko hainbat komunitatetako 50 emakumek baino gehiagok parte hartu zuten, eta sareak eta aliantzak eraikitzearen garrantzia, mobilizazio kolektiboa eta emakumeen parte-hartze sozial eta politikoa bultzatzeko beharra izan zituzten ardatz.
Programa garatuz Cuilapa udalerrira ere joan ziren (Santa Rosa departamentua); bertan El Recuerdo kooperatibak hainbat proiektu garatu ditu aldundiak finantzatuta:
- Asociación de Mujeres para el desarrollo integral de la región suroriente de Guatemala, AMDIGUA elkartearekin. Elkarte horrek Kooperatibaren instalazioetan du egoitza, eta era aktiboan laguntzen dute genero-proiektuetan.
- Xinka Museoa bisitatuz; kooperatibak Xinka kultura eta hizkuntza suspertzeko egiten duen ahalegina erakusten du.
- Artisautzako ekintzailetzako ikastaroetan parte hartu duten emakume-talde batekin egindako topaketa.
- Kooperatibaren hezkuntza-programekin (sexualitateari buruzko hezkuntza integraleko programa eta herritarren prestakuntzarako programa), Hezkuntza Ministerioko ordezkariek eta hainbat ikastetxetako irakasle- eta ikasle-talde bateko ordezkariek azalduta.
- Erakundearen Ingurumen Kudeaketako Programarekin eta, azkenik, Emakumeen Eskubideetarako Programarekin. Programa horietan emakumeen erakundeak indartzeko, emakumeen toki-sareak sortzeko eta emakumezko defendatzaile komunitarioak trebatzeko lan egiten da.

Bidaiak, aldi berean, agenda garatu zuen Guatemala Hirian, Mujeres Transformando el Mundo (MTM) erakundearen egoitzan, azken urteotan Bizkaiko Foru Aldundiak Mundu Bakean Elkartearen eskutik finantzatutako proiektuak aztertzeko. MTMk laguntza eta orientazioa ematen die neskatoei, nerabeei eta emakume helduei, emakume indigenei eta mestizoei, eta bere xedearen barnean hartzen ditu desgaitasun-egoeran daudenak, sexu-indarkeria, esterilizazioa, haurdunaldia eta behartutako amatasunaren ostean bizirauten dutenak (Carolina Urcuyo Eskola Feministaren prestakuntza-prozesua).
Foru ordezkaritza Sololá Departamentuan ere egon zen, Tzolojya - Manctzolojya Mankomunitatea, Oxlajuj E. Emakume Maien Elkartea, Ceiba Elkartea eta Casa de la Mujer Elkarteekin. Erakunde hauek guztiek Bizkaiko Foru Aldundiak Entre Amigos-Lagun Artean elkartearen bidez finantzatutako proiektuak garatu dituzte.
- Mancomunidad Tzolojya - Manctzolojya Mankomunitatea eta Casa de la Mujer Elkartea: ehungintzaren eta brodatuaren antzinako jardunbideetatik abiatuta indarkeriatik bizirik atera diren emakume maien bizi-baldintzak hobetzen ditu, laguntza eta arreta integralaren bidez euren eskubideak aitortzeko eta euren autonomia ekonomikoa eta soziala gauzatzeko.
- Oxlajuj E. Emakume Maien Elkartea: amarantoa lantzea, prozesatzea eta eraldatzea, ingurunearekin eta antzinako jakintzak berreskuratzearekin lagunkoiak diren tekniketan oinarrituta.
- Ceiba Elkartea: komunitateen ahalduntzea kultura eta aniztasun biologikoa lehengoratuz eta baloratuz, bai eta lidergo komunitarioak trebatuz eta indartuz ere (amarantoa Emakumeen Autogestio Taldeen produkzioan sartzea).

Cookieak
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu tekniko- analisi- eta pertsonalizazio- helburuetarako, hala nola erabiltzaileak zer nabigazio-hizkuntza erabili duen jakiteko. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
Aldatu hona: ES
Cookien politika
Web-orri honek, https://www.bizkaia.eus (aurrerantzean, "Webgunea"), nabigazioaren bidez eta zerbitzuaren hartzailearen IP helbidearen bidez nabigazioaren beraren jarraipena egiteko tresnak erabiltzen ditu; honela, zerbitzuak edo haren funtzionamendu teknikoa hobetzeko eta bermatzeko, beste erabiltzaile batzuengandik bereizteko eta nabigazio-ohiturak aztertzeko.
Cookien politika honen helburua da erabiltzen ditugun cookien funtzionamenduari eta erabilgarritasunei buruzko informazio argi eta zehatza ematea.
Zer dira eta zertarako erabiltzen ditugu cookieak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da.
Cookiek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa biltzea eta berreskuratzea ahalbidetzen diote webgune bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabili daitezke.
Indarrean dagoen legeak aukera ematen du cookieak bere gailuan gordetzeko, webgune honen funtzionamendurako behar-beharrezkoak badira. Hala ere, gainerako cookie motetarako baimena beharko dugu.
Cookie motak, horiek kudeatzen dituen erakundearen arabera
Cookieak bidaltzen dituen ekipo edo domeinua kudeatzen eta jasotako datuak tratatzen dituenaren arabera, honako hauek bereizten ditugu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dituenak.
-
Hirugarrenen cookieak: cookien bidez bildutako datuak erabiltzen dituen beste erakunde batek kudeatzen ditu.
Webgune honetan Eusko Jaurlaritzaren cookieak aurki daitezke, bere helburuetarako erabiliak eta Bizkaiko Foru Aldundiaz kanpoko domeinuetan gordetzen direnak.
Cookie motak, xedearen arabera
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, hedapenerako bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisi-cookieak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua eskura dauden zerbitzuak hobetzea da. Propioak edo hirugarren batenak izan daitezke.
- Pertsonalizazio-cookieak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
Cookien iraupena
- Saiorako cookieak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek tratatu cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Zer cookie erabiltzen ditu webgune honek?
Lerro bakoitzean cookie(teknikoak) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| JSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| ASPSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| TS01 | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| LFR_SESSION_STATE | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| COOKIE_SUPPORT | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_tecnicas_bizkaia | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_analitica_bizkaia | Analisien cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_preferencias_bizkaia | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_terceros_bizkaia | Hirugarrenen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| CPLB | Karga orekatzeko gure zerbitzariek erabilitako informazioa jasotzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| Kultursistema_session | Erabiltzailearen saioa mantendu | Ordu 1 | Kultursistema |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | Ordu 1 | Kultursistema |
| _GRECAPTCHA | Babestu webgunea spametik eta indar handiko erasoetatik | 6 hilabete |
Lerro bakoitzean analisirako cookie bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| dtCookie | Bisita bat arakatzen du hainbat eskaeraren bidez | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtLatC | Zerbitzariaren sortasuna neurtzen du errendimenduaren monitorizaziorako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtPC | Beharrezkoa balizen transmisiorako parametro egokiak identifikatzeko; korrelaziorako saioaren IDa barne hartzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtSa | Erdi mailako biltegia orrialdeak hartzen dituzten ekintzetarako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxVisitor | Bisitariaren ID saioak korrelazioan jartzeko | Etengabe | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxvt | Saioaren itxarote-denbora | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| iyrc-user-id | Erabiltzaileak bereiztea | Ordu 1 | Bizkaiko Foru Aldundia |
| _ga, _ga_XXXXXXXXXXX | Erabiltzailea bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
| _gat, _gat_XXXXXXXXXXX | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
| _gid | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
| MUID | Erabiltzailea bereiztea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clck | Lehentasunak esleitzea erabiltzaile berdinari | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clsk | Konektatu saio batean ikusitako hainbat orri | Urtebete | Microsoft Clarity |
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| ANONCHK | Erabiltzailea bereiztea | Egun 1 | Microsoft Clarity |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| SM | Sinkronizatu MUID Microsoft inguruan | Urtebete | Microsoft Clarity |
Lerro bakoitzean cookie(Pertsonalizazio) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| Idioma | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| cookie-tramites-favs | Gorde gogoko izapideak Aurretiazko Hitzorduan | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Lerro bakoitzean cookie(Hirugarrenen) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| APISID | Gorde erabiltzailearen lehentasunak eta informazioa orriak bistaratzean, Google mapak bertan daudela. | 2 urte | |
| HSID | Iruzurra prebenitzea | 2 urte | |
| MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| NID | Gogoratu bere lehentasunak eta beste edozein informazio | 6 hilabete | |
| SAPISID | Erakutsi iragarki pertsonalizatuak Googleko webguneetan | 2 urte | |
| SID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| SIDCC | Eskaini web-trafiko fidagarriaren identifikazioa. | Urtebete | |
| SM | Microsoften domeinuen arteko MUIDa sinkronizatzeko erabiltzen da | Saioa | Microsoft Clarity |
| SSID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| __Secure-1PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSIDCC | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-1PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-3PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-3PSIDCC | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | Urtebete | |
| __Secure-3PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-ENID | Webguneko zerbitzuak eta aukerak erabiltzeko beharrezko cookiea | Urtebete | |
| ar_debug | Araztu iragarkiak. | Urtebete | |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | 1 ordu | Kultursistema |
| _fbp | Gorde eta arakatu webguneetan bisitak | Urtebete | |
| kultursistema_session | Mantendu erabiltzailearen saioa | 1 ordu | Kultursistema |
| AEC | Detektatu spam, iruzurra eta gehiegikeria | 6 hilabete | |
| SOCS | Gorde erabiltzailearen cookie-aukerak | 13 hilabete | |
| Locale | Ez dago eskuragarri | Gobierno Vasco | |
| _hegoa_coop_session | Sortu erabiltzaileentzat saio-identifikatzaile bat | Saioa | Gobierno Vasco |
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookieak?
Erabiltzaileak, Webgunera lehen aldiz sartzen denean, cookieak konfiguratu eta onartu edo baztertu ahal izango ditu webgunean bertan. Ondoren, erabiltzaileak edozein unetan aldatu edo kendu ahal izango du baimena cookien politika honen bidez edo konfigurazioaren bidez.
Hala ere, edozein unetan baliatu ahal izango duzu horiek libreki desaktibatzeko eskubidea, bai eta webgune honetako cookieak ezabatzekoa ere. Ekintza horiek desberdin egiten dira, erabiltzen ari zaren nabigatzailearen arabera. Hemen utziko dizugu nabigatzaile ezagunenetarako gida azkar bat.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Aldaketak Cookien Politikan
Webguneak cookien politika hau aldatzeko eskubidea gordetzen du, betiere, indarrean dagoen legediak baimentzen duen moduan. Horregatik, gure webgunera sartzen zaren bakoitzean politika hori berrikusteko gomendatzen dizugu, dagozkion eguneraketa- eta informazio-ondorioetarako.
Cookieak konfiguratzea
Jarraian, erakutsiko dizugu gure webguneak zer kategoriatarako erabiltzen dituen cookieak. Haiek onartuta edo ukatuta zure aukeraketa pertsonaliza dezakezu, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
-
Cookie teknikoak Beti aktibo
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.