Hartzaileak: Ume jaioberriak eta 1-6 urte bitarteko haurrak dituzten gurasoak
Ekintzaren azalpen laburra: Egitasmo honen helburua euskara belaunaldiz belaunaldi transmititzeak duen garrantzia nabarmentzea da. Horretarako Horretarako, ume jaioberriak eta 1-6 urte bitarteko umeak dituzten gurasoei umearen ingurune hurbilean euskara sustatzeko aholkuak eskaini zaizkie; abestiak, euskarazko oinarrizko hitzak eta esamoldeak ikasteko KU-KU liburuxka CDarekin eta hainbat opari (adur-zapia eta askari poltsa) ere banatu zaizkie.
Euskarriak: Gutuna: Alkateak edo beste udal ordezkariren batek sinatutako gutuna. Gutun horretan gurasoei zorionak emateaz gain, euskararen transmisioak duen garrantzia azaltzen da.