2026ko Irailaren 04a

Bizkaiak 175.000 euroko laguntza bideratu du Bizkaiko kirolariek estatuko eta nazioarteko lehiaketetan parte har dezaten

Bizkaiko Foru Aldundiak 175.000 euroko laguntza bideratu du Bizkaiko kirolariek estatuko eta nazioarteko lehiaketetan parte har dezaten. Dirulaguntza horiek bi helburu daukate: batetik, Bizkaian kalitateko kirol-ekitaldiak sustatzea, eta, bestetik, estatuko eta nazioarteko lehiaketetan parte hartzen duten Bizkaiko kirolariak zuzenean babestea. Eskabideak aurkezteko epea 2026ko abenduaren 16an hasi eta 2027ko abenduaren 1ean amaituko da (www.ebizkaia.eus).  Bizkaiak abenduaren 16an aktibatuko ditu bere kirolariei estatuko eta nazioarteko probetan parte hartzeko dirulaguntzak.

Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko kirolarientzako dirulaguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia onartu ditu, 2026ko azaroaren 24tik 2027ko azaroaren 22ra bitartean nazioarteko eta/edo Espainiako federazioen egutegi ofizialetan dauden kirol-probetan parte hartzeko.

175.000 euroko zuzkiduraren bidez, deialdiak lortu nahi du Bizkaian kalitateko kirol-ekitaldiak sustatzea eta goi mailako lehiaketetan parte hartzen duten Bizkaiko kirolariak zuzenean babestea.

Helburua da baliabide ekonomikorik ez edukitzea oztopo ez izatea entrenamenduen helburuko lehiaketetan parte hartzeko; izan ere, kirolariek maila horretan lehiatzeko behar den gaitasuna dute, eta horrela, arazo ekonomikoek ez diete eragotziko kirolean aurrera egitea. 2011. urtean edo lehenago jaiotako kirolariek jaso ditzakete dirulaguntzak. Hala ere, salbuespen gisa, 2010. urtetik aurrera jaiotako pertsonak ere onartuko dira, baldin eta  etorkizun handiko kirolariak eta etorkizun handiko kirolaritzat jotzeko hautagaiak badira (Bizkaiko Foru Aldundiak hala aitortuta).

Laguntza horien bidez, Bizkaiko kirolariek 2026ko azaroaren 24tik 2027ko azaroaren 22ra bitartean egiten diren kirol-proba ofizialetan (banakakoak edo binakakoak) parte hartzeagatik dituzten gastuen zati bat finantzatu nahi da. Zehazki, gastu hauek: izen-ematea, egonaldia, bidaiak eta mantenua .

Eskabideak 2026ko abenduaren 16tik 2027ko abenduaren 1era arte (biak barne) aurkeztu daitezke, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez (www.ebizkaia.eus).

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA