KIROL EKITALDIAK ETA LEHIAKETAK

2025ko Maiatzaren 22a

EUSKAL PILOTA

Lortu zure sarrerak Emakumezkoen Larruzko Paletako VII. Bizkaia Txapelketaren finalerako!

Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuak Emakumezkoen Larruzko Paletako VII. Bizkaia Txapelketaren finalerako doako sarrerak jartzen ditu herritarren eskura. Partida maiatzaren 30ean, ostiralean, jokatuko da, 19:15ean, Bizkaia Frontoian.

Zer egin behar dut sarrerak lortzeko?

  1. Izena emateko formulariora sartu. Egin klik hemen. 
  2. Bete eskatutako datu guztiak. Pertsonako gehienez 4 sarrera eska ditzakezu.
  3. Bidali formularioa lehenbailehen. Sarrerak eskaera-hurrenkeraren arabera esleituko dira. Sarrerak eskatzeko epea maiatzaren 28ko 23:45ean amaituko da.
  4. Itxoin baieztapen-postara. Irabazleen artean bazaude, email bat jasoko duzu.
  5. Jaso zure sarrerak Kirol Etxean. Emailean adieraziko zaizu noiz eta nola jaso.

Ez geratu partida paregabe honetarako sarrera barik.

Horrelako zozketak interesatzen bazaizkizu eta ez baduzu hurrengoa galdu nahi... HARPIDETU ZAITEZ KIROLBIDE PRO GUNEKO NEWSLETTERRERA!

Animatu eta partekatu zozketa hau partidara joateko interesa izan dezaketen pertsonekin!

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA