KIROL EKITALDIAK ETA LEHIAKETAK ALBISTEAK ETA PRENTSAURREKOAK

2026ko Martxoaren 13a

KIROL EGOKITUA

NEGUKO KIROLAK

Higinio Riverok hamaseigarren amaitu du jazarpen proban

Riverok 13:08.9ko denbora egin du, Khamitov, Rad eta Liuk lortutako dominetatik urrun.

Higinio Rivero bizkaitarrak hamaseigarren amaitu du ostiral honetan biatloiko esprint jazarpena, Milano-Cortinako Palanpiar Jokoetan jokatu duen laugarren proban lortutako emaitzarik onena.

Barakaldoko 43 urteko eskiatzaileak 13:08.9ko denboran osatu du ibilbidea, Yerbol Khamitov kazakhstandarrak (9:39.0), Taras Rad ukrainarrak (10:00.5) eta Zixu Liu txinatarrak (10:11.5) lortutako podiumeko hiru postuetatik urrun.

"Kalifikazioa oso gogor egin dugu, gero konpentsazio denbora bat dugulako eta bikain atera delako, baina elurrak pasada txarra eman digu, oso gogorra egin da eta lehen itzulian dezente sufritu dut. Gero, hiru jaurtiketa huts eginarazi dizkit, eta horrek pare bat posizio galtzea ekarri dit", esan du Riverok.

Albiste osoa www.kirolakeitb.eus

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA