KIROL EKITALDIAK ETA LEHIAKETAK

2026ko Irailaren 16a

FUTBOLA

San Mamesek ez du 2028ko Emakumezkoen Txapeldunen Ligako finala hartuko, eta Lyongo Parc Olympiquen jokatuko da

Lyongo (Frantzia) Parc Olympique Lyonnaisek hartuko du 2028ko UEFA Women's Champions Leagueko finala, eta, beraz, San Mames ez da berriro emakumezkoen kontinenteko txapelketa nagusiaren egoitza izango 2024ko finala jokatu eta lau urtera. Orduan FC Bartzelona izan zen txapelduna Bilboko futbol-zelaian. Era berean, UEFAk Cardiffeko National Stadium of Wales ere izendatu du 2029ko emakumezkoen finalaren egoitza.

Bestalde, Bartzelonako Spotify Camp Nouk gizonezkoen 2029ko Txapeldunen Ligako finala hartuko du, UEFAko zuzendaritzak astearte honetan kluben arteko hurrengo finaletako zelaiak aukeratu ostean, Tesalonikan (Grezia) egindako batzarrea.

Albiste osoa www.kirolakeitb.eus

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA