KIROL EKITALDIAK ETA LEHIAKETAK ALBISTEAK ETA PRENTSAURREKOAK

2026ko Ekainaren 29a

SKATE BOARDA

Egoitz Bijueskak zilarra irabazi du X Games txapelketetan

15 urteko bilbotarra bolada onean da, martxoan Park modalitateko munduko txapeldun izan ondoren.

Iturria: www.basqueteam.eus

Egoitz Bijueskak zilarrezko domina eskuratu du Ameriketako Estatu Batuetan jokatu den Park modalitateko X Games txapelketan. Munduko proba ezagunenetako bat da.

Lehiak 3 txanda izan ditu, eta lehenengoan Bijueskak 86 puntu lortu ditu. Hori nahikoa izan zaio bigarren izateko, hurrengo bi txandetan ezin izan baitu puntu gehiagorik batu, erori egin delako.

X Games 3 jardunalditan jokatzen da. Horrela, Bijueska Chiban ere izango da, Japonian, uztailaren 4an eta 5ean, eta Louisianan, AEBn, hilaren 24an eta 26an.

Albiste osoa www.kirolakeitb.eus

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA