KIROL EKITALDIAK ETA LEHIAKETAK

2026ko Martxoaren 09a

SKATE BOARDA

Egoitz Bijueska, park modalitateko munduko txapelduna 15 urterekin

Bilbotarrak urrea eskuratu du 95.83ko puntuazioarekin, Kalani Konig brasildarraren (zilarra) eta Tom Schaar estatubatuarraren (brontzea) aurretik.

Egoitz Bijueska euskal skaterrak, 15 urte besterik ez dituenak, park modalitateko munduko txapeldun bilakatu da Sao Paulon jokatu diren Munduko Skate Txapelketetan, azken txanda ikusgarri bati esker, Kalani Konig brasildarra gaindituz.

Bilbotarra finalerdiko hirugarren notarik onenarekin sartu zen finalera, eta bigarren txandaren ostean, buruan kokatu da, 92.28 punturekin.

Konigek 91.66 puntu lortu ditu, eta laugarren eta azken txandan eman du behin betiko kolpea, 94.80. Bijueska ateratzea baino ez zen geratzen eta, presio handia sufritu eta gaztea izan arren, erakustaldi bikain baten protagonista izan zen eta urrea eskuratu du 95.83ko puntuazioarekin.

Brontzea Tom Schaar estatubatuarrarentzat izan da, 90.51 punturekin.

Albiste osoa www.kirolakeitb.eus

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA