2025ko Azaroaren 06a

ESKALADA

Azaroaren 16an Zugaztietan eskaladako masterclass saioa izango da. Eman izena!

Bizkaiko herritarren artean kirola egitea erraztuko duten kirol-espazioak sustatzeko konpromisoaren barruan, Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuko Udal Kirola eta Kirol Azpiegiturak atalak eskaladako masterclass saio bat antolatuko du hurrengo azaroaren 16an, Zugaztietan, Kirol Eskalada proiektuaren barruan.

Dinamizazio honek bi fase ditu: hainbat bideo-tutorialak, eskalada egiteari buruzko azalpen eta gomendioekin, eta Bizkaiko biztanleen artean kirol hori sustatzea helburu duten hainbat Masterclass.

Kirol Eskalada programaren masterclass saioetan eduki hauek landuko dira:

  1. Eskaladan ziurtasunez aritzeko oinarrizko azalpenak.
  2. Eskaladan aritzeko beharrezko materialaren ezagutza.
  3. Eskalada bideak ziurtasunez frogatu.

Hitzordua azaroaren 16an izango da, igandea, Zugaztietan, 09:00etatik 14:30era. Jarduera doakoa da eta 14 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago, eskaladan esperientzia izan edo ez.

Antolakuntzak beharrezko segurtasun-materiala emango du eta material pertsonala eramatea gomendatzen du (arnesa, kaskoa eta katu-oinak). Halakorik ez badago, jardueran bertan emango da.

Plazak mugatuak dira, eta, beraz, ezinbestekoa da izena azaroaren 7a baino lehen ematea, horretarako prestatutako formularioaren bidez. Behin epea amaituta, erakundea izena eman duten pertsonekin harremanetan jarriko da azken xehetasunak zehazteko.

Kirolbide PRO gunetik, jarduera hau sustatu nahi duten Bizkaiko 14 urtetik gorako pertsona guztiek azaroaren 16an Zugaztietan egingo diren Masterclass qsaioan izena ematera animatzen ditugu.

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA