IKERKETAK ETA AZTERLANAK

2023ko Martxoaren 02a

2022ko Euskal Autonomia Erkidegoko kirol-ohituren inkestaren ondorioen aurkezpena

2022ko EAEko kirol-ohiturei buruzko inkesta Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren 15 urtetik gorako 2.300 laguneko lagin bati zuzendutako ikerketa bat da. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak sustatu du inkesta. Inkestaren helburu nagusia EAEko biztanleen kirol-ohiturei eta -praktikei buruzko adierazle nagusiak ematea da.

Era berean, inkestak adierazle hauek ematen ditu: herritarrek jarduera fisikoarekiko eta kirolarekiko duten interesa; herritarrek kirol-federazio edo - erakundeekiko duten lotura; kirol- ikuskizunetara joatea eta informazio-jarraipena. Horrez gain, herritarrek jarduera fisiko gehiago egin dezaten bultzatzeko lanean pertsonek erakundeei ematen dieten eginkizunari buruzko adierazleak; eta Kiroltxartela Mugiment ekimenaren ezagutza- eta balioespen-maila.

Informazio gehiago eta izen-emateak Kirolaren Euskal Eskolaren webgunean.

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA