KIROL EKITALDIAK ETA LEHIAKETAK

2026ko Maiatzaren 22a -2026ko Maiatzaren 22a

ERRUGBIA

EPCR Challenge Cup 2026: Finala

KONTSULTATU HEMEN TRAFIKOAN ETA GARRAIO PUBLIKOAN FINALEK SORTUKO DITUZTEN ERAGINAK.

Europako bi final jokatuko dira San Mamesen: Bordeaux-Leinster eta Ulster-Montpellier

EPCR Challenge Cup eta Investec Champions Cup txapelketen finalak San Mamesen jokatuko dira 2026ko maiatzaren 22an eta 23an. Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak berriz ere elkarrekin egin dute lan nazioarteko kirol-ekitaldi batean.

SARRERAK

Asteazkenean, irailak 3, 11:00etatik aurrera hasiko da San Mamesen 2026ko maiatzaren 22an, ostirala, eta 23an, larunbata, jokatuko diren bi errugbi finaletarako sarreren salmentaren bigarren fasea.

Abuztuaren 12an salgai jarritako Golden eta Early Bird sarreren arrakastaren ondoren, gaurtik aurrera bi partidetarako sarrera bateratuak eros daitezke EPCRren (European Proffesional Club Rugby) webgunearen bidez.

Sarrera bateratuak dira, 120 eurotik gorako hiru kategoriatan eskuragarri daudenak, eta EPCR Challenge Cup txapelketako finalera eta Investec Champions Cup txapelketako finalera sartzeko aukera ematen dute:

  • 1. kategoria: 175 €
  • 2. kategoria: 140 €
  • 3. kategoria: 120 €

Champions Rugby Village 

Champions Rugby Village, bi finaletarako fan zone ofiziala, Casilda Iturrizar Parkean kokatuko da, pergola inguruan hain zuzen ere, eta jai-giroa izango da nagusi kirol eta kultur arloko jarduerekin, musikarekin, animazioarekin eta gastronomia-gunearekin. 

Gune irekia izango da eta sarrera doakoa izango da bai lau talde finalistetako zaleentzat, bai gainerako zaleentzat eta, oro har, Euskadiko herritarrentzat. 

Animazioa txarangarekin Sama Sikuren eskutik, errugbiko minipartidak, touch-pase luzeko-pase laburreko baloi-jaurtiketak, Oxabi taldearen kontzertua, kalejirak, Ondalaneko dultzainero eta erraldoien konpartsaren kalejira, DJ Estrella Electronica... izango dira ospakizunerako gune komun horretan egingo diren jardueretako batzuk. Gainera, piknika egiteko guneak eta babesleen aktibazio-espazioak ere egongo dira besteak beste.

Champions Rugby Village bi egunetan, maiatzaren 22an eta 23an, egongo da irekita 11:00etatik aurrera, etenik gabeko ordutegian.

Ekitaldi honi buruzko berririk galdu nahi ez baduzu, HARPIDETU GURE NEWSLETTER-RERA!

Itzuli