2026ko Urriaren 01a

ESKALADA

Eskalatzera animatzen zara? Urriaren 11n herritarrei irekitako masterclass bat hartuko du Bizkaiak

Eta zu, zeren zain zaude izena emateko?

Bizkaiko herritarren artean kirola egitea erraztuko duten kirol-espazioak sustatzeko konpromisoaren barruan, Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuko Udal Kirola eta Kirol Azpiegiturak atalak eskaladako masterclass bat antolatuko du urriaren 11n, Durangon, Kirol Eskalada proiektuaren barruan. 

Dinamizazio honek bi fase ditu: hainbat bideo-tutorialak, eskalada egiteari buruzko azalpen eta gomendioekin, eta Bizkaiko biztanleen artean kirol hori sustatzea helburu duten hainbat Masterclass.

Kirol Eskalada programaren masterclass saioetan eduki hauek landuko dira:

  1. Eskaladan ziurtasunez aritzeko oinarrizko azalpenak.
  2. Eskaladan aritzeko beharrezko materialaren ezagutza.
  3. Eskalada bideak ziurtasunez frogatu.

Hitzordua urriaren 11n izango da, larunbata, urdulizen, 09:00etatik 14:30era. Jarduera doakoa da eta 14 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago, eskaladan esperientzia izan edo ez. 

Jarduera V. gradutik gorako eskalada-bideetan egingo da. Antolakuntzak beharrezko segurtasun-materiala emango du eta material pertsonala eramatea gomendatzen du (arnesa, kaskoa eta katu-oinak). Halakorik ez badago, jardueran bertan emango da.

Plazak mugatuak dira, eta, beraz, ezinbestekoa da izena urriaren 5a baino lehen ematea, horretarako prestatutako formularioaren bidez. Behin epea amaituta, erakundea izena eman duten pertsonekin harremanetan jarriko da azken xehetasunak zehazteko.

Kirolbide PRO gunetik, jarduera hau sustatu nahi duten Bizkaiko 14 urtetik gorako pertsona guztiek urriaren 11n Durangon egingo den Masterclass saioan izena ematera animatzen ditugu. 

Informazio guztia www.bizkaia.eus

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA