ALBISTEAK ETA PRENTSAURREKOAK JARDUNBIDE EGOKIAK

2026ko Ekainaren 22a

FITNESSA

Galdakaoko kirol zentroetarako deskontu bonuak ekainaren 22an jarriko dira salgai

Bonuek 20 euroko balioa izango dute eta 10 euroren truke eskuratu ahal izango dira; pertsona bakoitzak gehienez lau bonu erosi ahal izango ditu.
 

‘Bono Kirola’ kanpaina jarriko dute martxan beste urte batez Galdakaoko Udalak eta Gu Dendari elkarteak. Herritarrei jarduera fisikoa egiteko erraztasunak eskaintzeko asmoarekin abiatutako egitasmoa astelehenean hasiko da, ekainak 22. Herriko kirol zentroetan eta gimnasioetan erabili ahal izango diren 7.400 deskontu bonu jarriko dira salgai kanpainaren baitan.

Bonuek 20 euroko balioa izango dute eta herritarrek 10 euroren truke eskuratu ahal izango dituzte. Erositako bonuak ekainaren 22tik uztailaren 20ra bitartean erabili ahal izango dira, eta epe hori igarota ez dute ordainbide gisa balioko.

Udalak eta Gu Dendari elkarteak hala adostuta, guztira 80.000 euro bideratuko dira kanpainara aurtengo edizioan, eta, laguntza herritar gehiagorengana iris dadin, bonuen banaketa sistema egokitzea erabaki du Gu Dendari elkarteak. Izan ere, aurreko urteetan bonuak oso azkar agortzen ziren eta erabiltzaile asko kanpoan geratzen ziren; beraz, pertsona bakoitzak eskuratu ahal izango duen gehieneko bonu kopurua murriztu da. Horri esker, aurten 1.850 pertsonak izango dute kanpainaz baliatzeko aukera; iaz 833 izan ziren.

Horrenbestez, aurten, pertsona bakoitzak gehienez lau bonu erosi ahal izango ditu eta bonu bakoitza hilabete bateko kuota ordaintzeko erabili ahal izango da. Erabiltzaile bakoitzak bere bonuak bakarrik erabili ahal izango ditu eta ezingo da bonu bat baino gehiago metatu ordainketa berean.

Bonuak Internet bidez eskuratu ahal izango dira (webgunea kanpainaren lehen egunerako aktibatuta egongo da), aldez aurretik erregistroa eginda, eta salmenta hiru txandatan egingo da: lehenengo 3.000 bonuak ekainaren 22an (astelehena) jarriko dira eskuragarri, 09:00etatik 14:00etara; beste 3.000 bonu ekainaren 23an (asteartea) banatuko dira ordutegi berean; eta gainerako 1.400 bonuak ekainaren 24ko (asteazkena) 20:00etatik aurrera eskuratu ahal izango dira, agortu arte.

65 urtetik gorako pertsonek bonuak aurrez aurre erosteko aukera ere izango dute Gu Dendari elkartearen bulegoan (Muguru plaza, z/g), ekainaren 22an eta 23an, 09:00etatik 14:00etara. Kasu guztietan, ordainketa kreditu txartelaren bidez egin beharko da.

Kanpaina honen bidez, Galdakaoko Udalak herritarren artean ohitura osasungarriak sustatzen jarraitzen du, kirola egitea erraztuz eta herriko kirol instalazioen erabilera bultzatuz.

Gai honi honi buruzko berririk galdu nahi ez baduzu, HARPIDETU GURE NEWSLETTERRERA!

Argazkia eta albiste osoa www.galdakao.eus

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA