Nazioarteko edo Estatuko lehiaketetan parte hartzen duten Bizkaiko kirolarientzako foru-dirulaguntzak

Ekitaldiaren data 2025ko Abenduaren 16a, asteartea - 2026ko Abenduaren 01a, asteartea

Laguntzak eta kontratazioak

Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko kirolarientzako dirulaguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia onartu ditu, 2025eko azaroaren 25etik 2026ko azaroaren 23ra bitartean nazioarteko eta/edo Espainiako federazioen egutegi ofizialetan dauden kirol-probetan parte hartzeko.

175.000 euroko zuzkiduraren bidez, deialdiak lortu nahi du Bizkaian kalitateko kirol-ekitaldiak sustatzea eta goi mailako lehiaketetan parte hartzen duten Bizkaiko kirolariak zuzenean babestea.

Helburua da baliabide ekonomikorik ez edukitzea oztopo ez izatea entrenamenduen helburuko lehiaketetan parte hartzeko; izan ere, kirolariek maila horretan lehiatzeko behar den gaitasuna dute, eta horrela, arazo ekonomikoek ez diete eragotziko kirolean aurrera egitea. 2010. urtean edo lehenago jaiotako kirolariek jaso ditzakete dirulaguntzak. Hala ere, salbuespen gisa, 2010. urtetik aurrera jaiotako pertsonak ere onartuko dira, baldin eta  etorkizun handiko kirolariak eta etorkizun handiko kirolaritzat jotzeko hautagaiak badira (Bizkaiko Foru Aldundiak hala aitortuta).

Laguntza horien bidez, Bizkaiko kirolariek 2025eko azaroaren 25etik 2026ko azaroaren 23ra bitartean egiten diren kirol-proba ofizialetan (banakakoak edo binakakoak) parte hartzeagatik dituzten gastuen zati bat finantzatu nahi da. Zehazki, gastu hauek: izen-ematea, egonaldia, bidaiak eta mantenua .

Eskabideak 2025eko abenduaren 16tik 2026ko abenduaren 1era arte (biak barne) aurkeztu daitezke, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez (www.ebizkaia.eus).

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA