Bilgune materialak

Erakundeko pertsonen eta aholkulari homologatuen eskura jarritako irakurketa, tresna eta abarren multzoa da eta BILGUNEn proposatzen dena lantzeko euskarri modura erabiltzen da.

Bilgune eskuliburu laburtua

BILGUNE: erakundea kudeatzeko beste modu batzuk esperimentatzen dituen topaketa-espazioa.

Modu erraz eta zehatzean BILGUNE ikaste-prozesua, proposatutako dinamikak eta aurrez ikusitako emaitzak zertan datzan azaltzea.

BILGUNEren jardueretan parte hartuko duten erakundeko pertsonei eta BILGUNE aholkulari homologatuei irakurtzea gomendatzen zaie.

Bilgune eskuliburu (laburtua) (519 KB)

Bilgune eskuliburua (bertsio osoa)

BILGUNE: erakundea kudeatzeko beste modu batzuk esperimentatzen dituen topaketa-espazioa.

BILGUNE ikaste-prozesua zertan datzan zehatz-mehatz azaltzea. Nork parte hartzen du eta zer zeregin du? Zertan datza hasierako hausnarketa-tailerra? Zer lantzen da saio bakoitzean? Zer jarduera egiten dira proiektuak jaurtiki baino lehen? Nola eratzen dira lantaldeak? Batez ere, BILGUNE aholkulariei irakurtzea gomendatzen zaie.

Bilgune eskuliburua (bertsio osoa) (2.865 KB)

  • Zalantzak ebatziz

    BILGUNE zer den, proposatutako lan-plana, jokoaren arauak, hasierako konpromisoak… deskribatzeko aurkezpena. Bere helburua hasieran gerentziak izan ditzakeen zalantzak argitzeko aholkulariarentzat lagungarri izatea da. Halaber, programa saltzeko orduan erabil daiteke.

    Zalantzak ebatziz (3.882 KB)

  • Zalantzak argituz

    ZERTARAKO egingo duten BILGUNE eta zertan datzan gerentziak enpresako pertsonei azaltzen dienean euskarri moduko aurkezpena. Erakunde bakoitzak aurkezpena pertsonalizatu beharko du.

    Zalantzak argituz (3.126 KB)

  • Hasierako hausnarketa-tailerrak 1. saioa

    Aholkulariak hasierako hausnarketa-tailerraren 1. saioan erabiliko duen aurkezpena. Laguntza-oharrak ditu.

    Hasierako hausnarketa-tailerrak 1. saioa (2.709 KB)

  • Hasierako hausnarketa-tailerrak 2. saioa

    Aholkulariak hasierako hausnarketa-tailerraren 2. saioan erabiliko duen aurkezpena. Laguntza-oharrak ditu.

    Hasierako hausnarketa-tailerrak 2. saioa (4.712 KB)

  • Hasierako hausnarketa-tailerrak 3. saioa

    Aholkulariak hasierako hausnarketa-tailerraren 3. saioan erabiliko duen aurkezpena. Laguntza-oharrak ditu.

    Hasierako hausnarketa-tailerrak 3. saioa (3.702 KB)

  • Proiektuak garatzea talde-lana

    Gerentziarekin, hasierako hausnarketa-tailerrean parte hartu duten pertsonekin, proiektuen arduradunekin taldeak jaurtiki baino lehen egingo den saioan aholkulariak erabiliko duen aurkezpena.

    Proiektuak garatzea talde-lana (2.581 KB)

  • Gomendatutako irakurketak

    Kontzeptu batzuk ikasi eta horietan sakontzeko kapituluak eta fitxak.

    Gomendatutako irakurketak (555 KB)

  • Ikaste-koadernoa

    Liburu hutsa. BILGUNE ikaste-prozesuan aurrera egiten den neurrian, taldeko pertsona bakoitzak bere esperientzia, iritziak, konpromisoak eta, laburbilduz, banako ikaste-maila idatz ditzake. Pertsonala da. Aholkulariak BILGUNEren jarduera batean parte hartuko duten pertsona guztiei entregatuko die eta erabiltzen animatu ere bai.

  • Proiektuaren koadernoa

    Dokumentu honetan abian jartzen den proiektu bakoitzaren garapena jasoko da. Era berean, ikaste-koadernoa da, baina oraingoan taldeko pertsonek partekatua.

    Proiektuaren koadernoa (1650 KB)

Licencia Creative Commons Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia Bilgune metodologiak Creative Commons Atribución-CompartirIgual 4.0 Internacional izeneko lizentzia du.

Honakoa hartzen du oinarritzat: https://www.bizkaia.eus/es/tema-detalle/-/edukia/dt/9302

Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, erabili esteka deskargatzeko.