Saioa ixtea

Ikastaro gaiak, itxiera-bilera, eta orain zer?

Zer da?

BILGUNE ikaste-prozesua amaitzeko saioa egitea.

Ikuspegia

BILGUNEren jarduera batean (hasierako hausnarketa-tailerra, proiektuaren garapen-taldeak) parte hartu duten pertsona guztien artean hausnarketarako saioa da: iritziak, ikaste-maila, zer gertatu da? Zer ez da gertatu prozesuan?

Aholkulariaren rola

Prozesua ixteko saioa dinamizatzea.

Zer lortu nahi dugu?

Hausnarketa bateratua: proiektu-koadernoekin eta, zehatz-mehatz esanda, aurreko puntuan proposatzen ziren galderekiko erantzunekin bateratze-lana egitea: zer joan da ondo? Zer joan da gaizki? Zer ikasi dugu? Talde bakoitzaren esperientzia desberdina izan baita. Hurrengo galdera erantzutea: Eta orain zer?

Prozesua

Ixteko saioa antolatu eta burutzea.