Abiapuntua

Hasierako hausnarketa-tailerrarekiko aldez aurretiko jarduerak

Gerentziaren konpromisoa, zalantzak argitzen, zertarako?, zertan datzan?

Puntu honetan dago, erakundeak jada BILGUNEn parte hartzea onartu baitu eta KONPROMISOA sinatua baitu. Pertsona aholkulariak gerentziari BILGUNEren ezaugarriak azaldu dizkio eta honakoak azpimarratu ditu:

  • Taldean ezartzen da, erakundearen pertsonak kontuan hartzen ditu eta entzun, baita horiekin elkarrizketan jardutea ere proposatzen du. Laburbilduz, taldean ikasteko ibilbidea proposatzen du.
  • Hasierako hausnarketa-tailerrean parte hartu duten pertsona guztien artean identifikatu eta hautatutako proiektuak landuko dira.
  • Hautatutako proiektuak lantaldeetan garatuko dira.
  • Partaidetza gehiago bultzatzen duten ereduetarantz aurrera egiten uzten du.

Hasi baino lehen, aholkulariak BILGUNEren norainokoari buruzko zalantzak eta gaiak argitzea gomendatzen da. Halaber, gerentziaren nahiz erakundeko pertsonen zeregina eta BILGUNEn bere lana argi eduki beharko ditu.

Aholkulariaren rola

Hasierako unean aholkulariaren lana ondorengoei laguntzea izango da:

  • Gerentziari lantaldea osatzeko; ahalik eta zabalena izango da, 15 pertsonara arte, talde guztiekin. Bertan elkarrizketan jardungo dute, ideiak sortuko dira eta hasierako hausnarketa-tailerraren saioetako hausnarketak partekatuko dira.
  • Gerentziari BILGUNE garatzeko orduan bere rolari eta oinarrizko jokoaren arau batzuei buruz: programa taldean ezarriko denez, zer egin taldean sor daitezkeen egoera zehatzetan? Nola sortu konfiantza? Etab. Erakundeko pertsonekin (ahalik eta kopuru gehiena) saio batean gerentziari lagunduko zaio ZERTARAKO hasi nahi den BILGUNE prozesua azaltzeko eta parte hartzera gonbidatzeko.
  • Fitxa batzuk eta BILGUNE bibliografiaren liburuak irakurtzen animatuko zaie, bideo batzuk ikusteko gonbita luzatuko zaie, etab.

Materialak

Licencia Creative Commons Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia Bilgune metodologiak Creative Commons Atribución-CompartirIgual 4.0 Internacional izeneko lizentzia du.
Honakoa hartzen du oinarritzat: BILGUNE: Metodologia

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.