7. Fasea. Ikaskuntza

Askotan, etengabeko hobekuntza prozesuetan arreta gutxien ematen zaion fasea ikaskuntzarena izaten da. Ikaskuntza intuizioz egiten da askotan, emaitzen eta horiek lortu izanaren arrazoien irakurketa egituratua egin gabe.

Ikaskuntza sistematikoa bihurtzea erabat uztartzen zaio erakundean ezagutzak kudeatzeari. Ondorioz, erakunde bakoitza izango da eragiketetatik ondorioak ateratzeko dituen baliabideak eta bideak zeintzuk diren zehaztuko duena, eta erakundeko zenbait pertsonaren eskuetan dagoen ezagutza tazitua erakundeko pertsona guztiek partekaturiko ezagutza esplizitua bihurtuko duena eta erabili behar dutenek hura berenganatzea ahalbidetuko duena.

Behin ikaskuntza ariketa hori eginda, hobekuntza zikloa ixtea planteatuko da ziklo berriari ekiteko. Ziklo berria abian jar daiteke diagnostiko fasetik bertatik, edo, diagnostiko berriena indarrean dagoela eta jorratu beharreko hobetzeko eremuak geratzen direla uste badaiteke, plangintzaren etapatik zuzenean ekin dakioke prozesuari.

Adierazi izan den moduan, prozesu hori barneratzailea eta osoa da. Horrek esan nahi du enpresak, denborak aurrera egin ahala, gai izan behar duela pixkanaka hobetu beharreko eremu multzoari aurre egiteko. Modu horretan bakarrik izango da posible enpresak lortu nahi duen erantzukizun ikuspegiak eratzen duen erreferentziako horizonte horretara iristea.