5. Fasea. Ebaluazioa

Planteatutako jarduerak gauzatzeko ezarritako denboraldia igarota, proposatutako helburuak zein neurritan lortu diren ebaluatu behar da eta, desbiderapenik izan den kasuan, horren arrazoiak aztertu. Ebaluazioa zentzu bikoitzean plantea daiteke:

  • Jarduera Planaren ebaluazioa:planteatutako hobekuntza jarduera bakoitzari uztartutako adierazleak neurtuz eta proposatutako helburuekin alderatuz.
  • Enpresak EGEn izandako aurrerapenaren ebaluazioa: ebaluazio honek EGEn diagnostiko berria eskatuko luke (neurri batean, behinik behin).Horretarako, adierazle sortaren neurketa berria eta osoa egitea proposatzen da. Helburua enpresaren gizarte eta ingurumen jardunaren aurrerapausoen eta atzerapenen irudi orokor eguneratua lortzea litzateke.

Hori dela eta, ebaluaziorako xertatu:adik plangintzan (planifikatzeko txantiloiak) eta diagnostikoan (adirazle multzoa) erabili diren tresnak erabiltzen ditu:

Erantsiak