0. Fasea. Atariko Lanak

Prozesuari ekin aurretik komenigarria da enpresaren zuzendaritzak prestakuntza esfortzu txikia egitea bideari ekiteak esan nahi duenaren inguruan. Prestakuntza hori egokia izango da ere prozesuaren buruan egon daitezkeen pertsonak gaitzeko eta erakundean ezarrita uzteko.

Jarraian beharrezkoa da enpresaren zuzendaritzak funtsezko bi urrats egitea, prozesuak arrakasta izan dezan:

  • Prozesuarekin hartutako konpromisoa erakunde guztiari jakinaraztea; horretarako, enpresaren tamainaren eta kulturaren arabera egoki irizten diren bideak erabiliko dira.
  • Xertatu:adiren ezarpena zein pertsonak edo zein taldek gidatuko duen zehaztea.

Enpresak xertatu:adi ezartzeko Bizkaiko Foru Aldundiak eskaintzen dituen dirulaguntzak lortu nahi baditu EGEn hobetzeko prozesuarekin konpromisoa adieraz dezala eskatuko zaio enpresaren zuzendaritzari. Horretarako, erakundearen arduradun gorenak agiria sinatuko du, eta erakundearen gainerako pertsonen artean hedatu.

Erantsiak

Kompromisoa (45 KB)