Bizkaiko enpresatan teknologia eta konektibitatea inplementatzen bultzatzea

Europar Batasuna. Eskualde Garapenerako Europar Funtsa (EGEF). Europa egiteko modu bat.

Jarduera honen helburua enpresa berrietan nahiz jada existitzen direnetan berrikuntza, IKTen erabilera eta balio erantsi handia duten arloetan enpresa-proiektuen garapena bultzatzea da.

Jarduera hau, Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko Lurralde Historikoan sustatu ostean, berrikuntza eta ekintzailetza bultzatzeko planaren barruan kokatzen da. Ildo horri jarraiki, planaren lehentasunak honakoak dira: enpresa-sare lehiakorra sortzea eta, horretarako, enpresa-berrikuntzari erreparatzen dioten politikak hedatzea bide nagusi bezala, batetik, arriskuak saihestu eta, bestetik, globalizazioak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatzeko, baita enpresen lehiakortasuna eta enpleguari eustea ziurtatzeko ere.

Jarduera hau zehazteko, Bizkaiko enpresetan IKTak sar daitezen bultzatu eta dinamizatzera bideratutako diru-laguntzen programak jarriko dira abian.

Halako programa batek Bizkaiko enpresen prozesuetan, produktuetan edo zerbitzuetan Gauzen Internet ezartzen bultzatzen du. Gauzen Internetari esker, "gauza" mota guztiak "adimenez" horni daitezke, internetek eskaintzen dituen aukerak erabiliz, informazioa komunikatzeko gaitasuna eskura dezaten. Ildo horretatik, masiboki landuta, prozesu, produktu edo zerbitzu berriak hobetu edo sortzeko erantzuna eskaini beharko dute.

Era horretan, EAEko ETEen produktuak eta zerbitzuak garatzeko gaitasun aurreratuak sortu eta handitzeko 3c Inbertitzeko Lehentasunean Bizkaiko Foru Aldundiak martxan jarri du norgehiagoka-araubidearen arabera diru-laguntzak emateko deialdia. Eta horretarako milioi 1 euro erabiltzeko konpromisoa hartu du, Bizkaia digital programaren bidez lagundutako 27 enpresarekin.