EGIF

Europar Batasuna. EGIF zure etorkizunean inbertitzen du. Europako Gizarte Funtsa.

Joan den 2015eko urtarrilaren 12an EHAAn Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketarako sailburuaren agindua argitaratu zen. 2014-2020 aldirako Euskal Autonomia Erkidegoaren Europako Gizarte Funtsaren Programa Operatiboan kokatuta, besteak beste, Europako Gizarte Funtsen finantzazioa lortzeko deialdia zen.

Erakunde interesdunek programan parte hartu nahi izanez gero, proposamenak aurkezteko epea amaitu ostean, Eusko Jaurlaritzaren ebazpenaren zain gelditu da. Horretan hautatutako proiektuetarako laguntzak argitaratuko dira.

Aurkeztutako proposamenen balioztapenak helburu tematikoetara, inbertsio-lehentasunetara eta helburu berezietara moldatzen al diren kontuan hartuko du. Horiek guztiak 2014-2020 aldirako Euskal Autonomia Erkidegoko EGIFaren Programa Operatiboan definituak daude, baina hurrengo moduan laburbil daitezke:

  • Pertsona langabetuen, bereziki, luzaroan langabezian dirautenen eta langabezia-talde kaltetuenetan (25 eta 35 urte bitarteko gazteak, 55 urtetik gorako pertsona adinduak, pertsona minusbaliatuak, pertsona etorkinak, etab.) daudenen enplegagarritasuna hobetuz langabezia-tasak murriztea.
  • Generoaren arraila murritz dadin sustatzea.
  • Enpresa-espiritua, ekintzailetza eta enpresen sorrera bultzatzea, gizarte-ekintzailetza eta gizarte-ekonomiaren sustapena barne.
  • Langileen eta enpresen moldapen-gaitasuna hobetzea eta hezkuntzaren nahiz prestakuntzaren sistemak lan-merkatuaren beharretara egokitzea. Ildo horri jarraiki, eskolatik lanerako iragaitean erraztasunak ematea eta hezkuntzaren nahiz lanbide-heziketaren sistemak sendotzea.
  • Inklusio aktiboa sustatzea, bereziki, aukera-berdintasunak, partaidetza aktiboa eta enplegagarritasunaren hobekuntza sustatzeari begira.

Bizkaiko Foru Aldundiak EGIFarekin finantzatzeko zenbait proiektu aurkeztu ditu. Enplegu gehiago eta hobeak sortzea eta gehiago elkartzen duen gizartea lortzea izango dute helburu.

Azkenean 2015eko abuztuaren 27an onetsi zen EGIFren Euskal Autonomi Erkidegorako 2014-2020 Sistema Operatiboa. Sistema horrek barne hartzen du Bizkaiko Foru Aldundiak garatu beharreko jarduketa-ildo bat, ekintzailetzan eta berrikuntza sozialean oinarritzen dena.

Besterekin batera finantzatutako eragiketa, Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen duena, "Bizkaian gizarte-berrikuntza sustatzea" deitzen da eta 9. helburu tematikoan sartzen da: gizarteratzea sustatzea eta pobreziaren nahiz edozein diskriminazioren aurka borrokatzea.

Proiektuen zerrenda
Helburu tematikoa Inbertsioaren Lehentasuna Gastuaren kategoria Proiektua Inbertsioa € EGIF €
9. Gizarteratzea sustatzea eta pobreziaren nahiz edozein diskriminazioren aurka borrokatzea. 9.5. Gizarte-ekintzailetza nahiz prestakuntza profesionalaren bidez gizarte-enpresetan sartzea bultzatzea eta ekonomia soziala zein solidarioa sustatzea, betiere laneratzeko bidea errazteko. OE 9.5.1. Gizarte-bazterketa arriskuan edo egoeran dauden pertsonen gizarteratzea eta laneratzea lortzeko lan egiten duten gizarte-ekonomiako erakundeen kopurua handitzea. Gizarte-berrikuntza sustatzea Bizkaian 2.000.000 1.000.000

Fitxategi hauek ikusteko doako programa behar duzu Adobe Reader