Interesguneak

Astelehenetik ostiralera bitartean burutuko dira jarduerak (Parkean zeharreko bisita gidatuak), eta Parketxeko ingurumen -hezitzaileak eskeinita egongo dira. Egun osoan iraungo dute (goizeko 10:00etatik arratsaldeko 16:00etara) edo egun erdiz (goizeko 10:00etatik eguerdiko 14:00etara).

Egonaldia, elkarte ezberdinari zuzenduta ere badago (adinekoen taldeak, emakumeen elkarteak, kultura-taldeak…) eta Interpretazio Zentroan ordu bete inguruko bisitaldia, herri ibilbidea eta Parkeak dituen hainbat bidexkatan zeharreko ibilaldiez osatuta dago. Jarduera honetarako oinetako eta arropa egokia ekartzea gomendatzen da.

Herri ibilbideak eta Museoak

Euskal Baserriaren museoa, Artea: XVI.mende atariko euskal baserriaren bizimodua eta lanabesak ikus daitezke bertan. Gure historia ezaugarritu duen egunerokotasunaren ondarea.

 

Euskal Abertzaletasunaren museoa, Artea: museo honetan bilduta eta gordeta dauden material eta agiri originalen bitartez, Euskal historiaren azken mendean zeharreko ibilbidea erakusten duen Abertzaletasunaren erakusketa dago ikusgai.

 

Olabarriko errota, Zeanuri: errota berritua, antzinako errotarien jarduera eta haiek erabiltzen zituzten lanabesak eta materialak erakustea du helburu.

 

Areatzako hirigune historikoa: Bizkaiko portuen eta Arabako lurraldeen artean, Arratia bailaratik barrena zihoan bide komertziala indartzeko, 1338an Juan Nuñez de Larak sortu zuen.

Artzaintzaren museoa, Orozko: hiru solairutako eraikina da. Orozkoko haranaren ondare historikoa, bertako bizimodu tradizionala eta Gorbeiako lur garaietako biztanleak dira museo honen ezaugarri.

 

Gorbeiako Parke Naturaleko Interpretazio Zentrua, Sarria: arabaldeko Gorbeia Parke Naturaleko Interpretazio zentroa da

Euskal Buztingintza Tradizionalaren museoa, Ollerias (Legutio): antzinako Euskal Buztingintzako piezen erakusketa eta XVIII. mendeko labea, monumentu historiko izendatua, dira ikusgai. Eraikin berean daude buztingintza lantegi bat eta jendearentzat irekitako denda bat.

Interesguneak

Saldropoko hezegunea: aire zabaleko Interpretazio zentroa, Saldropoko hezegunearen sarreran kokatua dago. Bere helburua zohikaztegi zaharrean gertaturiko prozesu ekologikoa azaltzea eta gaur egungo aberastasun naturalaren berri ematea da.

 

San Justoko karobia, Zeanuri: San Justo ermita eta atsedenlekua kokatzen diren tokian dago. Bertan, berriztutako karobia eta ondoan eraikitako karegileen egurrezko etxola bat daude ikusgai.

San Miguel ermita

San Miguel ermita, Artea: San Miguel Arkaingeruari dedikatuta dagoen XV. mendeko eraikin hau guztiz aparta da, bai bere herri arkitekturaren kalitateagatik, bai osatzen duten eraikinen bolumen mailakatuagatik. Aipagarriak dira zurezko kanpandorrea eta atari zabala.

 

Natur ibilbideak

Uztaila eta abuztua bitartean, gehienez 25 pertsonako taldeentzako lau ibilbide eskeintzen dira Gorbeiako Parketxetik:

Saldropo hezegunea eta Atxuriko pasagunea

Saldropoko aparkalekutik abiatuta, hezegunearen inguruan ibiliko gara eta karobia edota ibai ertzetako basoa ikusi ahal izango dugu. Taldearen eta eguraldiaren arabera, Atxuriko pasaguneraino igotzeko aukera izango da, bertatik paisaia eta Parkeko geologia aztertzeko. (gehienez 30 pertsonako taldea eta Atxuriko pasagunerako 20 pertsona).

Saldropo hezegunea (324 KB)

Atxulaur Begia eta Supelegor

Pagomakurreko aparkalekutik abiatuko gara Atxulaur begirantz, Itxinako sarbide naturalerantz. Bidean goazela, paisaia, geologia eta hainbat pago lepatuak ikusteko aukera izango dugu. Atxulaur begian, berriz, fenomeno karstikoak aipatuko ditugu. Puntu honetatik, eta taldearen ezaugarriek eta eguraldiak bide ematen badute, Mari jainkosaren bizilekua omen den Supelegorreko kobazuloraino hurreratuko gara.

Beharrezkoa da kotxe partikularra eramatea (gehienez 20 pertsona).

Atxulaur Begia (319 KB)

Urigoiti- Sintxita

Orozko herriko auzo garaienetik abiatuta, Urigoititik, Itxinako harkaitzetarantz abiatuko gara. Bidean zehar paisaia ikusgarriaz gozatzeko aukera izango dugu eta Aldabide eta Sintxitako ur-jausiak ikusteko aukera ere izango dugu.

Beharrezkoa da kotxe partikularra eta gehienezko 20 pertsonako taldea izatea.

Pagomakurre- Arraba- Kargaleku

Pagomakurretik abiatuta Arrabako zelaietaraino igoko gara eta bertako paisaiaz, landareez, faunaz eta gizakiak Gorbeiako Parke Naturalean burututako erabilpenez jabetu ahal izango gara. Taldearen ezaugarriek eta eguraldiak bide emanez gero, Kargalekurantz abiatuko gara.

Beharrezkoa da kotxe partikularra eramatea (gehienez 30 pertsona).

Ojo Arraba- Kargaleku (198 KB)

BTT Ibilbideak

Gorbeiako Parke Naturalean,mendi bizikletan ibiltzeko aukera ere badago, horretarako egokitutako ibilbideak daude, BTT ibilbideak.

 

Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu