Askotariko Dokumentuak

Izen honen barruan agiritegiko funtsen atal ez diren liburuak eta dokumentu solteak biltzen dira.

Eskuizkribuak eta liburu inprimatuak dira, batez ere izaera genealogikoa eta historikoa dutenak, edo familien edo elizaren artxibategietatik bereiztu diren dokumentuak eta horien kokapena ez jakiteagatik ezin direnak egoera horietara itzuli. Horiek ez ezik, euskaraz dagoen dokumentazioa dago, edota postatrukea eta bestelako dokumentuak. Aipatu beharrekoak dira Fray Martin de Coscojalesen eta Juan Ramón de Iturrizaren obrak, edo Crónica de Ibargüen y Cachopin deritzona eta "La Venerable Nación de Vizcaya" izena duen eskuizkribua, Brujas hiriko 1537ko data duena.

Zenbait funts. Funts bakoitzeko ikus daitezke katalogazio daten tartea, fitxa kopurua eta katalogatutako ehunekoa.
Funtsa Datak Fitxa kopurua Deskribatzeko bitartekoak
Liburu historikoak XVI - XIX 163 Katalogazio prozesuan