Jarduera fisikoaren sustapenari buruzko nabaritasunak

José Luis Terreros Laburpena

Jarduera fisikoaren eta osasunaren arteko loturari begira, gaur egun, ez dago inolako zalantzarik. Nabaritasun zientifikoa neurri handian pilatu da, eta beraz, gaur egungo azterketen oinarria ariketa fisikoaren eta osasunaren arteko harremanen izaera aztertzea da, eta, ez, ordea, halako harremanak agerian dauden edo ez aztertzea. Gaur egun, sedentarismoak osasunaren gain eragiten dituen ondorio kaltegarrien inguruko nabaritasun mediku gogorra dagoela antzeman da.

Gure ingurunean, sedentarismoa heriotza eragiteko 7. arrazoia da, eta Espainiako heriotza guztien %7 jarduera fisikoaren gabeziari lotuta dago. Nabarmena da pertsona aktiboak batez beste hiru urte gehiago bizitzen direla, jarduerarik egiten ez dutenak baino bizi-kalitate eta autonomia pertsonal handiagoarekin.

Sedentarismoaren lehenespena Europan oso altua da, eta Espainia Europan dagoen lau herrialde sedentarioenen barruan kokatzen da. Hori dela eta, gizonezkoen %18k eta emakumezkoen %22k ez dute egiten inolako jarduera fisikorik aisialdian, eta gizonezkoen %54k eta emakumezkoen %68k ez dute eskuratzen intentsitate moderaturik.

Alde batetik, Espainiako estatistika ofizialen arabera, gizonezko lodien tasa %13,7koa eta emakumezko lodien tasa %14,3koa da 20 urtetik gorako pertsonen artean. Espainiako biztanleriaren barruan, haurren eta gazteen loditasunari arreta berezia jarri beharreko gaia da. Loditasunaren lehenespena 2 eta 24 urte bitartekoen artean Espainian %13,9koa dela balioetsi da, eta gehiegizko pisuaren lehenespena, aldiz, 12,4koa. Espainiako haurren loditasun-tasa ia Europako altuena da.

Halaber, gidalerro zientifikoak, esperientzia pilotuak eta behar besteko ekimenak ditugu, gomendatu eta egin beharreko jarduera fisikoa zein den jakiteko.

Nazioarteko, Europako eta Espainiako hainbat erakundek aurreko puntuak aintzat hartu dituzte, eta horren inguruan berehala jarduteko gomendioa eman dute. Bada, Europako gobernuen ustez, borondate politikoa, lehen mailako buruzagitza eta gobernu bakoitzaren konpromisoa behar dira hori aurrera eraman ahal izateko.

Kirol Kontseilu Gorenak Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Sustapenerako Plan Integrala bultzatu du, 8 jarduketa-eremu barnean hartuta. Horietako bat Osasunaren eta Kirolaren eremua da, ondoko xedeekin:

  • Espainiako biztanleriaren jarduera fisiko nahiz kirol osasungarria egiteko mailak areagotzea, inolako arriskurik gabe.
  • Sedentarismoari lotutako lehen eta bigarren mailako prebentzioa osasun publikoaren ohiko jarduera izatea erdiestea, herritar osasuntsuei nahiz gaixoei jarduera fisikoa egiteko gomendioa emanez.
  • Osasun, kirol, hezkuntza arloetako profesionalen eta orokorrean biztanleriaren jarduera fisikoa modu erregularrean egiteko eragin positiboaren ezagutza hobetzea.
  • Ezagutza zientifikoa, horren eskualdaketa eta hedapena hobetzea, jarduera fisikoaren eta osasunaren arteko loturei dagokienez.

Osasun arloan, 25 neurri zehatz barnean hartzen dira, eremu ezberdinetan:

  • Jarduera fisikoa egiteko agindua, herritar osasuntsu nahiz gaixoei lehen mailako arreta emateko taldeetan.
  • Espainiarren ohiturak aldatzea garraioari dagokionez.
  • Jarduera fisikoa, kirola eta ariketa bultzatu eta areagotzea bai eskolan bai unibertsitatean.
  • Antolatutako jarduerei, jarduera fisikoari eta lan-kirolari laguntza ematea.
  • Profesionalen eta herritarren informazio- nahiz prestakuntza-neurriak hartzea.
  • Kirol eta Osasun esparruan egin beharreko ikerketa bultzatzea.

Kirol Kontseilu Gorena autonomia-erkidego bakoitzean ezarri daitekeen eredu bakoitza sortzeko lanean murgilduta dago, hori toki-erakundeen mailan garatu dadin.