Santimamiñe Koba

Santimamiñe gure begian bistan jarri da

Santimamiñe gure begien bistan jarri da hirugarren milurtekoaren hasieran.

Azkeneko ikerketen ondorioz, bere profila marrazteko gai gara eta gizakiarekin eta inguruarekin zituen erlazioak hobeto ezagutzen ditugu.

Gainera, aurrerapen teknologikoei esker, bere barneko altxorrik baliotsuenak argitara atera dira, euren osasun hauskorra kaltetu gabe gozatu ahal izateko, horretarako, erreplika birtuala erabili da.

Leizea modu erantzule eta berritzailean kudeatuta, Bizkaiko ikur arkeologiko eta kultural bezala indartu egin da.

Metodoa eta erantzukizuna

Mikel Unzuetarekin elkarrizketa. Arkeologo hau da Santimamiñe Proiektuaren koordinatzailea, eta proiektua Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Ondarearen Zerbitzuak bultzatu du.

Metodoa eta erantzukizuna (131 KB)

Aitzindariek utzitako lekukoa hartzen

Juan Carlos López Quintanari elkarrizketa, Santimamiñe kobako hondeaketaren arkeologo arduraduna.

Aitzindariek utzitako lekukoa hartzen. (114 KB)

Giltzarri adierazgarriak

"Santimamiñe: Ondarea ulertzeko modu bat" jardunaldien laburpena.

Giltzarri adierazgarriak. (167 KB)

Arrokaren pare?

Kobari zaintza bereziak emateko beharra. José Antonio Zuazorekin elkarrizketa, CRN enpresakoa, Santimamiñen egindako ingurumen-azterketaren arduraduna.

Arrokaren pare? (105 KB)

Santimamiñe baseliza, proiekzio-areto berezia

José Miguel Agirregomozkortari elkarrizketa, BFAko arkitektoa, proiektu arkitektonikoa egin du eta Santimamiñe kobaren erreplika birtualaren kokagunea (Santimamiñe baseliza) berreskuratzeko eta arkitektonikoki egokitzeko obrak zuzendu ditu.

Santimamiñe baseliza, proiekzio-areto berezia. (67 KB)

Birtualki berritzailea

Lantikeko Xabier Azumendirekin egon gara. Lantikek zuzendu ditu koba 3Dn birtualki erreproduzitzeko aplikazio informatikoaren horniketa eta diseinu lanak.

Birtualki berritzailea (82 KB)

Ikusteko diseinatua

Santimamiñe eta bere ingurua zabaltzeko liburuxka berria, Kultura Ondarea Zerbitzuko Zabaltze Atalaren kargu.

Ikusteko diseinatua (39 KB)

Urratsez urrats ezagutuaz

Santimamiñeko gidari taldearen inpresioak.

Urratsez urrats ezagutuaz (94 KB)

Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Acrobat Reader dohainiko programa behar duzu. Programa deskargatu.