Sua itzaltzeko mekanismoak

Suaren tetraedroa eratzea saihestuz lortzen da sua itzaltzea. Horretarako, tetraedro hori osatzen duten osagaietan jardungo dugu, ondoren azaldutako mekanismoen antzekoekin:

HOZTEA
Sua erregaia hoztuz itzaltzen da; itzaltzalgailuaren molekulek energia xurgatzen dute eta horren eraginez tenperaturak gora egiten du eta/edo egoera-aldaketa gertatzen da (lurruneztapena) edo atomoen arteko lotura kimikoak apurtu egiten dira. Energia hori kentzean erregai-sugai erreakzioaren aktibazio-energia lortzea saihesten da edo lurrun erregaien sorrera suntsitzen du.
ERREGAI-EKARPENA KENTZEA
Sua itzaltzeko modu bat erregaia kentzea da. Mekanismo horren adibide bat likido edo gas sugaiaren hornikuntza moztea da, elikatze-balbula itxita edo intsuldaketa bidez suak ukitu gabeko erregaia kenduta. Baso-suteetan kontrasuaren edo suebakien taktika erabiltzen da.
DILUZIOA
Erregaiaren kontzentrazioa gutxituz lortzen da, errekuntzari eusteko behar den besteko kantitatean gehitzea saihesteko. Aurreko atalaren kasu partikularra dela jo daiteke. Adibide bat mota polarreko erregai likidoak (alkoholak) diluitzeko ura aplikatzea da.
ITZALTZEA
Erregaiaren edo horrek askatutako lurrunen eta sugaiaren artean hesi fisiko bat jarriz lortzen da, bien arteko ukipena saihestuta. Errekuntzan oxigenoa sortzen bada, metodo hau ez da erabilgarria. Mekanismo honen adibideak mantak jartzea, bits-geruzak aplikatzea edo sua konfinatzeko beste edozein metodo erabiltzea dira.
INERTIZAZIOA
Sugaiaren kopurua edo kontzentrazioa gutxituz edo suntsituz lortzen da. Errekuntzan oxigenoa sortzen bada, metodo hau ez da eragingarria. Sistema hau eta aurrekoa lotuta daude, eta ohikoa da inertizazio deitzea sua hasi aurretik sugaia diluitzeko prebentzio-akzioari. Inertizazioa sugai diluituaren inguru bat sortzen duen itzaltze-mekanismoa da, eta itzaltzea, sugai-berrikuntzarik gabeko ingurua sortzen duena.
INHIBIZIOA
Sua itzaltzen da inhibizio bidez, bitarteko erradikal askeak kimikoki desaktibatuz, eta modu fisikoan desaktibatuta, sua itzaltzeko eragilearen molekulak espezie erreaktiboen artean tartekatuz. Bi efektuen eraginez kateko erreakzioak ez du aurrera egiten.
BERO ITURRIA SUNTSITZEA
Argi dago beroa gehitzen ez badugu erregaiek ez dituztela gas erregaiak sortuko, eta gas horiek baldintza arruntetan existitzen badira, sugar irekirik ez egoteak sua edo eztanda saihestuko dute.