Mozolo europearra

MOZOLO EUROPARRAREN BANAKETA BIZKAIKO LURRALDE HISTORIKOAN - 2024

2024ko udaberrian, mozolo europarraren (Athene noctua) banaketa aztertu zen Bizkaian ezagutzen diren mozoloen populazioetariko 5etan: Urdaibai, Urduña, Ezkerraldea, Uribe Kosta eta Bilbo Handia. Eremu horietan, noizbait mozoloaren presentzia aipatu deneko 280 puntu lagindu ziren. Laginketak 5 minutuz mozoloaren dei eta kantuen grabazioak ipintzean eta beste bost minutuz isilpean entzutean zeutzan eta emaitza posiblea mozoloa detektatu bai ala ez zen. Guztira 1633 laginketa gauzatu ziren 280 lurraldeetan, bataz beste 5.8 (± 2,7) laginketa lurraldeko eginez. Lagindutako 280 puntuetatik 94tan hauteman zen espeziea. Urduñako eta Bilbo Handiko populazioak desagertu direla egiaztatu da, baita Urdaibain ere gainbehera handia izan duela hiru lurraldetan soilik detektatu baizen mozoloa han. Uribe Kostan eta Ezkerraldean mozoloaren populazioak murriztu badira ere, eremuotan populazio bideragarriak mantentzen dira oraindik ere. 2024 emaitzak 90eko hamarkadaren amaieran egindako lan sakon baten emaitzekin alderatuta, orduan aztertutako eta 2024an berriz lagindutako 206 lurraldeetatik 55ek bakarrik jarraitzen dute okupatuta. Horrek azken 30 urteetan mozoloaren populazioren gainbehera %73ko izan dela adierazten du. %73ko gainbehera hau lor daiteken estima fidagarrienentzat jotzen da.

2024n mozolo lurraldeen behatutako banaketa azaltzeko, lurraldeen barruan 2022ko inbetario forestalak biltzen dituen lur erabileren konposizioa aztertu zen espeziaren presentzia/absentzia azaltzeko. Era berean, lurraldeen barruan 2002 eta 2022 artena gertatuko lur erabilera aldaketak hainbatu ziren horiek 2024 mozoloaren banaketa azal zezaketelakoan. Aztertutako aldagaietatik, 90eko hamarkadaren amaieran lurralde inguruan mozolo beste lurraldeen abundantzia, pisu positiboarekin, eta altitudea eta errepide kilometroen gehikuntza 2002-2024 epean, pisu negatiboarekin, lotu ziren mozoloak lurraldean irautearekin. Emaitzek lurraldearen gainbehera handia eta orokortua erakusten dute eta lurzoruaren erabilera aldaketen dinamikei erantzuten ez diena, aztertutako eskalan behintzat.

Euskadiko Naturari buruzko Informazio Sistemara jo dezakezu informazioa zabaltzeko.