Bizkaian sormenezko enpresak garatzeari buruz sentsibilizatu eta sustatzea

Europar Batasuna. Eskualde Garapenerako Europar Funtsa (EGEF). Europa egiteko modu bat.

Jarduera honen helburua sormenezko sektoreetan enpresa-proiektuak bultzatzea da, sormenezko industrien sektorean enpresa berriak sor daitezen sustatzeko eta jada existitzen diren sormenezko enpresak sendotzeko.

Jarduera Bizkaiko Foru Aldundiak, Bizkaiko Lurralde Historikoan gauzatzen duen sormena eta berrikuntza laguntzeko politikaren barruan kokatzen da. Helburua berrikuntzari eta sormenari arreta jartzen dioten politikak ezarriz enpresa-sare lehiakorra sortzea da, bide nagusi bezala arriskuak ekidin eta globalizazioak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatzeko, enpresak sortu eta haztea bultzatzeko eta enpleguaren sorrera nahiz nazioartean presentzia sustatzeko.

Jarduera hau zehazteko, ekintza multzoa egituratu da eta enpresetan sormena nahiz berrikuntza sustatu, sentsibilizatu eta hedatzeko erabiliko da. Halaber, Bizkaian sormenezko eta berrikuntzako industriak bultzatuko dira.

Jarduera hau lankidetzan garatzen da. Ildo horri eutsiz, eragileen arteko ekintza partekatuari esker, jarduera eraginkorragoa da.

Beraz, ETEen produktuak eta zerbitzuak garatzeko gaitasun aurreratuak sortzeko eta handitzeko 3c Inbertitzeko Lehentasunean Bizkaiko Foru Aldundiak martxan jarri du diru-laguntza deialdi bat, eta milioi 1 euro erabiltzeko konpromisoa hartu du, BEAZekin elkarlanean sortutako sormen-enpresen sentsibilizaziorako eta sustapenerako jardueretan parte hartu duten 222 enpresarekin.