Pertsona ekintzaileei (enpresa berriak eta haztegiak) laguntza zerbitzua

Europar Batasuna. Eskualde Garapenerako Europar Funtsa (EGEF). Europa egiteko modu bat.

Jarduera honen helburua ekintzailetza eta kultura ekintzailea sustatzea da, enpresa berritzaile berriak sor daitezen bultzatzeko.

Jarduera hau berrikuntza eta ekintzailetza laguntzeko planaren barruan kokatzen da, Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko Lurralde Historikoan sustatu ostean. Planak hurrengo helburuak ditu: kultura ekintzailea eta enpresa-kultura sustatzea; enpresa-proiektu berriak, enpresa berriak sortzen dituztenak, bultzatzea, enpresa-sare lehiakorra eta berriztatzailea sortzeko; eta enplegua hazi nahiz eratzea.

Jarduera hau zehazteko, ekintza-multzoa egituratu da. Xedea kultura ekintzailea sustatzea eta enpresak edota enpresa-proiektuak inkubatzen hastea eta inkubatzea da.

Jarduera hau lankidetzan garatzen da. Ildo horri eutsiz, ezagutza eta ikerketa sistemetako eragileen eta ekintzailetza eragileen arteko ekintza partekatuari esker, jarduera eraginkorragoa da.

Hortaz, ekintzailetza sustatzeko eta enpresa berriak sortzeko bultzadarako 3a Inbertitzeko Lehentasunean (enpresa-haztegi berrien bitartez baita ere) Bizkaiko Foru Aldundiak martxan jarri ditu 2014 eta 2015 diru-laguntza deialdiak. Ildo horretan, 300.000 euroko konpromisoa hartu da enpresa-haztegian lagundutako 27 enpresarekin; EHUrekin elkarlanean egingo da hori, ekintzailetza sustatzeko eta enpresa berritzaileak sortzea bultzatzeko.