Bizkaian ikerketa eta berrikuntza laguntzea

Europar Batasuna. Eskualde Garapenerako Europar Funtsa (EGEF). Europa egiteko modu bat.

Proiektuaren helburua honakoa da: Bizkaiko enpresetan eta bikaintasun-zentroetan berrikuntza eta garapen teknologikoa bultzatzea, eta enpresen eta I+G zentroen arteko loturak eta sinergiak sustatzea, dagoen eskaerari erantzuteko Bizkaiko enpresek alor horretan duten ahultasunen aurrean.

Jarduera Bizkaiko Foru Aldundiak, Bizkaiko Lurralde Historikoan gauzatzen duen ikerketa eta berrikuntza laguntzeko politikaren barruan kokatzen da. Helburua eragin handiko politikak ezarriz enpresa-sare lehiakorra sortzea da. Aurrekoari eutsiz, enpresaren ikerketa eta berrikuntzari erreparatzen diote, batetik, arriskuak ekiditeko eta, bestetik, globalizazioak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatzeko bide nagusi bezala. Hala, Bizkaiko enpresei laguntzak emango zaizkie, industriaren edo industriari lotuta, zerbitzuen sektorearen barruan badaude. Enpresa-jardueraren edozein eremutan (produktua, prozesua, antolaketa, merkatua, pertsonen partaidetza, etab.) berrikuntzari buruzko proiektuak sustatuko dira.

Diruz lagun daitezkeen proiektuek, besteak bete, hurrengo ekintzak izan ditzakete:

  • Produktu berriak diseinatu edo garatzea ala jada existitzen direnak eskaintzeko hobekuntza nabarmenak gauzatzea, merkaturatu ahal izateko.
  • Ekoizpen prozesuetan berrikuntzak txertatzea, edo existitzen den beste baten etapetako batean hobekuntza nabarmenak sartzea, betiere xedea balio erantsi handiagoa ematea bada.
  • Batetik, antolaketa aldatuz pertsonen eta taldeen protagonismoan eta, bestetik, erakundea kudeatzeko moduetan oinarrituta, erakundea eraldatzea, proiektuak hausnartzeko eta abian jartzeko prozesuetan erakundeko pertsonen partaidetza zabala eta anitza izan dadin.
  • Produktu eta zerbitzuei dagokienez, merkatu berriak ireki eta merkaturatze-bide berriak eratzeko berrikuntza.
  • Atzerrian patente europarren, nazioartekoen eta nazionalen eskaerak aurkeztu eta izapidetzea, atzerrian nazioarteko diseinu edo erabilgarritasun erkideko ereduei badagozkie.

BFAk 3 laguntza programa jarri zituen martxan: "Berrikuntza Sustatzeko Plana", "Afipymes" eta "Innobideak-Kudeabide". Horien bidez, enpresetan 133 berrikuntza programa lagundu dira, eta 11,9 milioi euro erabiltzeko konpromisoa hartu da. Gaur egun, 2016an berrikuntzari, nazioartekotzeari eta inbertsioari laguntza integrala emateko 3i izeneko programan bilduta daude.