Emakumeen aurkako indarkerien aurka (Argentina)

Garapena

Azaroaren 25ean, Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunean, topaketa aberasgarria izan dugu Estela Díaz Buenos Aires probintziako (Argentina) Emakumeen eta Aniztasunaren ministroarekin.

Teresa Laespada, Enpleguko, Gizarte Kohesioko eta Berdintasuneko foru diputatua, Trinidad Vicente eta Natxo Rodríguez buru dituzten Berdintasun eta Gizarte Kohesioko zuzendaritzek lagunduta, bildu dira Estela Díaz, Argentinako Buenos Aires probintziako Emakumeen eta Aniztasunaren ministroarekin, eta Beatriz Plaza eta Sonia González, Paz y Solidaridad Fundazioko lantaldeko kideekin. Fundazio horrek hitzordua sustatu du, eta Bizkaiko Foru Aldundiak hainbat lankidetza-proiektutan lagundu du.

Topaketan emakumeen mugimenduek eta aniztasunek mundu mailako muturreko eskuindarren aurrerapen eta erasoen aurrean dituzten erronkak aztertu dira. Euskadin eta Estatuan zehar egindako bira zabal batean parte hartu du. Bertan, hainbat gairi buruz hitz egin da: konpromiso politikoak berreraikitzea, bakearen eta giza eskubideen arloko oinarrizko akordioak errespetatzeko; aliantzak indartzea, bizitzak erdigunean jarriko dituen kontratu sozial baten alde; eta politikaren lurralde-errotzea sustatzea, 2030 Agendaren helburuetan aurrera egiteko.

Bilera horri esker, esperientziak trukatu ahal izan ditugu politika publikoen sustapenean, indarkeriarik gabeko gizarte bidezkoago eta berdintasunezkoago baterantz aurrera egiteko.