EMAKUME NEKAZARIEN ESPERIENTZIAK TRUKATZEA BRASIL ETA ARGENTINA

Garapena

Bizilur elkarteak bultzatuta, urrian eta azaroan, Argentinako eta Brasilgo emakume nekazarien esperientziak trukatzeko bira bat egin da; bertan honako erakunde hauetako ordezkariek parte hartu dute: Argentinako Somos Tierra Mugimendu Nazional Nekazari Indigenak (MBCI) eta Brasilgo Movimento dos Pequeños Agricultoresek (MPA), Coordinaçao Nacional das Comunidades Negras Rurais Quilombolasek (CONAQ) eta Mulheres Camponesas Mugimenduak (MMC).

Bira honen baitan, Gizarte Kohesiorako Zuzendaritzako lantaldeak Elisiane de Fátima Jahn eta Sandra Marli da Rocha Rodrigues MMCko kideen bisita jaso dugu. Emakume nekazarien mugimendu autonomo hau, 37 urteko bizitzarekin, Brasilgo 18 estatutan antolatuta dago, bere lurralde zabalaren aniztasuna batuz. Beren ibilbidean berretsi egin dute emakumeek eskubide-berdintasunaren alde eta emakumeen eta langileen aurka egiten duten edozein indarkeria-, zapalkuntza- eta esplotazio-moduren amaieraren alde egiten duten borroka. Horrela, elikagai osasungarrien ekoizpenarekin, nekazaritza ekologikoko proiektuaren eraikuntzarekin eta emakumeen borroka eta askapenarekin identifikatzen dira. Diotenez, langileen esplotazioa areagotzen duen proiektu kapitalista, patriarkal, arrazista eta LGTBIfobikoaren ondorio ekonomiko, politiko, sozial eta kulturalei aurre egiten diegu, emakumeen aurkako indarkeria eta diskriminazioa areagotuz.

Era berean, Somos Tierra MBCIko Koordinazio Nazionaleko kide María Carolina Llorensek parte hartu du. Argentinako 7 probintzietako nekazari familiek eta komunitate indigenek osatutako mugimendu honen bidez, lurraldearen defentsan antolatzen dira, landa-eremuan duintasunez bizitzen jarraitzeko. Erakunde horretatik elikadura-subiranotasunaren eta nekazaritza-erreforma integralaren alde borrokatzen dute. Landa Erakundeen Latinoamerikako Koordinakundearen eta Nazioarteko Nekazarien Bidearen parte dira. Egituraketa kontinentaleko eta globaleko gune horietatik bultzatu zuten NBEk 2018an onartutako Nekazarien Eskubideen Adierazpena.

Euren ibilbideak azaltzeaz gain, birak euren artean esperientziak partekatzeko eta gure inguruko ekintzak eta praktikak ezagutzeko balio izan du, baita egungo mundu-testuinguru konplexuaren irakurketa komunak egiteko ere.