Ingurumen Zuzendaritzak naturagune publikoak babestu eta zaindu nahi ditu, baita erabiltzaileen beharrak ase ere

Erronkak eta azpi erronkak:

Nola hobe dezakegu espazio publiko naturalak (atsedenlekuak) erabiltzeko eskariaren kudeaketa?

  1. Nola erraztu/ezagutu dezakegu ibilbide edo bideen okupazio mailari buruzko informazioa, erabiltzaileak jakin dezan zein aukeratu?
  2. Nola erakuts ditzakegu erabiltzaileen esperientzian eragina izan dezaketen alternatibak edo baldintzatzaileak?
  3. Nola lor dezakegu erabiltzaile kopururik handiena erabilera jarraibide edo gomendioen mezuekin, ingurumena zaintzea eta erabiltzailearen esperientzia hobetzeko?

Konponbide irabazlea: kamera adimendunak eta WebApp/App intuitiboa eskaria kudeatzeko, balizko saturazio-mailei aurrea hartzeko eta Bizkaiko naturguneen erabilera segurua eta egokia bermatzeko

Proposamen irabazlea irtenbide multiteknologiko bat izan da, Purple Blob kamera adimendunak My Street Book aplikazio intuitibo batekin konbinatzen dituena. Aplikazio horrek Akarlanda parkeko informazio guztia zentralizatzen du eta eskaria kudeatzen laguntzen du.

Bi tresna horiek plataforma zentralizatu batean integratu dira, erabiltzaileei bisita planifikatzeko funtsezko informazioa erraz eskuratzeko aukera ematen diena. Gainera, soluzio hau Bizkaiko sistema eta aplikazioekin konektatuta dago, erabilgarritasuna eta irismena handituz. Parkea kudeatzeko, kontrol-panel aurreratu bat diseinatu da, Ingurumen Zuzendaritzari aukera ematen diona okupazio-datuak kontsultatzeko, jakinarazpenak konfiguratzeko eta alertak ezartzeko, parkearen kudeaketa optimizatuz eta bisitarien esperientzia hobetuz.

Govtech pilotua: Akarlanda parkeko aisialdi-eremuen eskaria eta erabilera segurua kudeatzea

Govtech pilotua, govtech soluzio bat espazio erreal baina kontrolatu batean inplementatzea da, testuinguru zehatz batean eta erronka zehatz baterako teknologia bat erabiltzearen aukerak eta inpaktuak ulertzeko.

Kasu honetan, pilotua honako hau izan da:

  • Akarlandako aparkalekuetan kamera adimendunak instalatzea eta martxan jartzea.
  • "Atsendelekuak" app eta web app bat garatzea, parkearen interesguneen eta okupazio orokor eta espezifikoaren xehetasunekin.
  • Parkearen okupazio orokorraren maila, aparkalekuen okupazioa, erabilera-joerak, interes-puntuak eta eskainitako zerbitzuak bistaratzea.
  • Zuzendaritzarako kontrol-panel aurreratu bat konfiguratzea, bildutako informazioa kudeatzeko eta mezuak eta alertak pertsonalizatzeko eta bidaltzeko.

Pilotuak huts egiten du soilik ikaskizunak sortzen ez baditu

Pilotua ikaskuntza-saio batekin amaitzen da. Saio horretan, pilotatutako konponbideak erronkari erantzun dion ebaluatzen da, tresnaren espezifikazioak eta funtzionaltasun teknikoak baloratzen dira eta tresna berri hori sartzeak zerbitzuan edo prozesuan nola eragiten duen aztertzen da.

Pilotu honen ikaskuntza nagusiak honako hauek izan dira:

  • Proiektuaren kudeaketaren aurrerapena hobetzea; izan ere, espero baino inplikazio handiagoa eskatu da, udal-kudeaketak, baimenak eta baliabide gehigarrien hedapena direla eta.
  • Aginte-taula pertsonalizatuago batean lan egitea, erabilera-datuak biltzeko eta barnean ustiatzeko.
  • Espazio irekiak gehien erabiltzen diren garaietan (udaberrian eta udan) proiektua garatzea, benetako eragina neurtu ahal izateko.