GOVTECH BREAKFAST

Breakfast - Govtech

2025/09/26

GovTech Bizkaia-ren denboraldi berria itzuli da ‘GovTech Is Back’ lelopean, eta berrikuntza garrantzitsuekin dator. Horietako bat GovTech Breakfast izeneko topaketak dira, proiektuari beste bultzada bat emateko eta parte hartzen duten startup eta erakundeei tresna gehiago eskaintzeko sortutako networking-guneak.

GovTech Breakfast topaketen helburua da Bizkaiko Foru Aldundiko sail desberdinei zerbitzu publiko zein pribatuan aplikatutako adibide praktikoak erakustea, sailak enpresa, erakunde eta teknologia-startupetara hurbiltzea, kezka eta joerei buruz hitz egitea, eta erabilera-kasu berrien sorrera sustatzea.

Networking-gune hauei begira, startup eta erakundeok, gaiak proposatu edo ideiak aurkez ditzakezue, gero Breakfast saioetan partekatzeko. Horretarako, aurkeztu zuen ideiak urriaren 10a baino lehen esteka honetan: esteka.

Gogoratu! Proposamen hauek ez dira merkataritza-espazio batean egiten; GovTech Breakfast topaketak komunitatea sortzeko, esperientziak partekatzeko eta zuen ikaskuntza sustatzeko guneak dira.

IKUSI SARRERA GUZTIAK