GOVTECH BIZKAIA PROGRAMAKO PILOTUAK AURRERA DOAZ

GovTech Bizkaia pilotuak aurrera doaz. Avanzan los pilotos de GovTech Bizkaia

2026/07/17

GovTech Bizkaia programako erronkek aurrera egiten jarraitzen dute erritmo bizian. Maiatzean gure proiektu pilotuen laugarren edizioari hasiera eman genion. Mugarri garrantzitsua izan zen, startup finalistak eta Bizkaiko Foru Aldundiko taldeak elkarlanean hasi baitziren irtenbide teknologiko berriak martxan jartzeko.

Erronka guztiak behar bezala ari dira garatzen, eta gaur egun honako egoera hau dute:

  • Nekazaritza (Kudeaketaren autonomia): Ahots bidezko nabigazio-fluxuak eta aplikazioaren funtzionamendua diseinatzen eta baliozkotzen ari dira, ustiategiei buruzko informazioa kontsultatzeko eta administrazio-izapideak egiteko sarbide erraza eta intuitiboa bermatzeko.
  • Herritarren Arreta (Gidatze arina): Pilotu hau edukiak baliozkotzeko fasean dago. Eduki horiek herritarrak modu arin eta errazean gidatuko dituen ezagutza-basea elikatuko dute, emango diren erantzunak eta orientabideak zehatzak eta ulerterrazak izan daitezen bermatuz.
  • Bizkaibus (Markesinen mantentzea): Pilotuak aurrera egiten jarraitzen du markesinen irudiak jasotzeko eta prozesatzeko fasean. Une honetan, Adimen Artifiziala entrenatzen ari dira, gorabehera edo intzidentziatzat zer hartu behar den eta zer ez zehaztasunez bereizten ikas dezan.
  • Web inklusiboa (Informazioaren argitasuna): Datuen formatuak eta egiturak berrikusten ari dira, Gardentasunaren web atariko edukiak herritar guztien beharretara erabat egokitzen direla ziurtatzeko.

IKUSI SARRERA GUZTIAK