GIZA FAKTOREAREN GARRANTZIA

Alfonso Alcántarari elkarrizketa. Entrevista a Alfonso Alcántara

2026/07/10

B Acceleration Week berrikuntzaren eta ekintzailetzaren arloko erreferentziazko hitzordua da, eta etorkizuneko proiektuetarako ideiak eta inspirazioa jasotzeko balio izan ziguten jarduera ugariz osatuta egon zen. Bertan entzun ahal izan genituen hitzaldien artean, Alfonso Alcántarak eskainitako 'Beyond Technology – Where People Spark Innovation and Transformation' hitzaldia nabarmendu zen. Enpresetako hizlariaren saio horrek inspiratu egin gintuen, eta teknologiaren barruan giza faktoreak duen garrantzia are gehiago balioesten lagundu zigun.

GovTech Bizkaiatik ez genuen aukera galdu gai horretan sakontzeko, eta Alcántarari egindako elkarrizketan gaur egungo egoerarekin estuki lotutako hainbat hausnarketa interesgarri utzi zizkigun: "Garrantzitsuena pertsonak dira, eta gero eta gehiago izango dira. Adimen Artifizialaren garaian, paradoxikoki, gero eta gehiago eskatuko ditugu benetakotasuna, hurbiltasuna… Zeregin batzuk makinen esku utziko ditugu, baina asmo sozialarekin eta giza harremanekin lotutako beste batzuk gero eta garrantzitsuagoak izango dira".

Alcántarak bere hitzaldietan arreta berezia jartzen du pertsonak motibatzearen garrantzian. "Motibazioa da produktibitatearen, berrikuntzaren, eraldaketaren eta aldaketaren faktore nagusia. Niretzat, motibatzea ez da emozioak kudeatzea bakarrik; arrazoiak ematea ere bada. Pertsonek arrazoiak behar dituzte gauzak hobeto egiteko, makinek gero eta protagonismo handiagoa hartzen duten testuinguru honetan", aipatu zuen.

IKUSI SARRERA GUZTIAK