Nola jaso eta komunikatu genezake informazioa Bizkaiko gazteen beharren eta egoeraren inguruan?

Erronkak eta azpi erronkak:

  • Nola bil genezake informazio kuantitatiboa hainbat datu-iturritatik, eta nola gurutzatu elkarren artean?
  • Nola lor genitzake udalerri bakoitzeko datu xehatuak eta segmentatuak?
  • Nola jaso dezakegu Bizkaiko gazteen errealitate eta beharrizan desberdinak islatzen dituen informazio kualitatiboa?
  • Nola egin genitzake txosten intuitiboak, bisualki eskuragarriak eta elkarreragileak?
  • Nola erabil genezake informazioa ondorio eta proposamen zehatzak ateratzeko?

Konponbide irabazlea: datuen bistaratzailea eta komunikatzailea

Datasketchek proposatutako soluzioa tresna praktiko eta pertsonalizatuetan informazioa erabiltzeko kasuak itzultzen dituen tresna bat da. Horrek barne hartzen ditu datu-baseetatik sortutako web luzapenak. Luzapen horiek datuen komunikazio eraginkorra eta bisuala ahalbidetzen dute, informazioa komunikatzeko baliagarriak baitira.

Govtech pilotua: tresna praktiko eta pertsonalizatuetan informazioa erabiltzeko kasuak itzultzea

Govtech pilotua da govtech konponbide bat espazio erreal baina kontrolatu batean sartzea, testuinguru espezifiko batean eta erronka zehatz baterako teknologia erabiltzearen eraginak eta aukerak ulertzeko.

Kasu honetan, pilotua honako hau izan da:

  • Diagnostikoa eta egituraketa: datu motei, audientziei eta erabilera-kasuei buruzko informazioa biltzea, Design Thinking tailerren eta elkarrizketen bidez.
  • Diseinua: datuak argi irudikatzeko grafiko, mapa eta taula egokienak hautatzea.
  • Prestakuntza eta gidak.
  • Testaketa eta hobekuntzak.

Pilotuak huts egiten du soilik ikaskizunak sortzen ez baditu

Pilotuak ikasketa saio batekin bukatzen du. Bertan ebaluatzen da pilotatutako konponbideak erronkari erantzun badio, gainera, tresnaren funtzionalitate teknikoak eta espezifikazioak baloratzen dira eta tresna berri hori zerbitzuan edota prozesuan sartzeak duen eragina aztertzen da.

Pilotu honen ikaskuntza nagusiak honako hauek izan dira:

  • Informazioa modu eskuragarrian erakutsi behar da, euskaraz eta gaztelaniaz, tresna herritarrei zabaldu nahi izanez gero.
  • Datuak automatikoki kargatu eta eguneratu behar dira, iraunkorra izan dadin.
  • Positiboa da informazioaren jatorriarekiko lotura izatea.
  • Kategoriak eta eskualdeak zatitzeak informazioa aztertzen laguntzen du.
  • Tresnak eskura duen informazioarekin txostenak egin ahal izatea eskatzen da.
  • Prestakuntzak lagungarriak dira taldeak tresna onar dezan.