Nola hobetu genezake laneko eraikinaren ikus-informazioa, seinaleztatzeko eta girotzeko tresna berriak sartuz, eraikinaren mugikortasuna eta bizigarritasuna hobetzen laguntzeko?

Erronkak eta azpi erronkak:

  • Nola areagotu dezakegu indikazioen zehaztasuna, nahi dugun lekuraino modu jarraituan gidatzeko?
  • Nola sar genitzake laguntza-elementuak informazioa behar den uneetan, galerak saihesteko?
  • Nola gida genezake lekualdatzeko beharra dagoen une batean, eraikinaren barruko testuinguruari buruzko informazioa intuitiboagoa eginez?
  • Nola lagundu diezaiokegu larrialdi-sistemari alerta-neurriekin larrialdi-kasuetan?
  • Nola hobetu genezake espazioa osatzen duten eremuen zonifikazioa, sailak bereizten lagunduz?

Konponbide irabazleaa: nabigazio interaktiboko app-a

Situm-ek proposatutako soluzioa eraikinetarako nabigazio-sistema adimendun bat da. Gailu mugikorretatik eta webgunetik eskura daitezkeen mapa interaktiboen bidez, erabiltzaileak denbora errealean kokatu daitezke eraikinaren barruan, eta edozein helmugarako argibide zehatzak jaso ditzakete.

Teknologiak 3D mapak, errealitate areagotua eta iragazki bidezko bilaketa erabiltzen ditu esperientzia intuitiboago baterako. Gainera, irtenbidea erabilgarria da larrialdi-egoeretan, erabiltzaileak gertuen dauden irteeretara gidatuz.

Govtech pilotua: BFAren Ogasun eta Finantza Sailaren eraikinerako barnenabigazioko aplikazio bat sortzea

Govtech pilotua da govtech konponbide bat espazio erreal baina kontrolatu batean sartzea, testuinguru espezifiko batean eta erronka zehatz baterako teknologia erabiltzearen eraginak eta aukerak ulertzeko.

Kasu honetan, pilotua honako hau izan da:

  • Kartografia digitalizatzea.
  • Balizak instalatzea eta gidatze-sistema konfiguratzea eraikinean.
  • Web mapa interaktiboa argitaratzea eta inprimatu daitezkeen QR kodeak sortzea.
  • Android eta IOS aplikazio mugikorrak argitaratzea.
  • Gidaritza eta txostena.

Pilotuak huts egiten du soilik ikaskizunak sortzen ez baditu

Pilotuak ikasketa saio batekin bukatzen du. Bertan ebaluatzen da pilotatutako konponbideak erronkari erantzun badio, gainera, tresnaren funtzionalitate teknikoak eta espezifikazioak baloratzen dira eta tresna berri hori zerbitzuan edota prozesuan sartzeak duen eragina aztertzen da.

Pilotu honen ikaskuntza nagusiak honako hauek izan dira:

  • Gidatze-tresna digital batek aretoen bilaketa-prozesua arintzea lortzen du.
  • Eraikinaren barruko publizitate-mugak oztopo dira erabilera sustatzeko.
  • Garrantzitsua da autonomia izatea mapetan aldaketak egin ahal izateko, hornitzaileari lagundu beharrik gabe.
  • Beste areto batzuetako ekitaldiak edo bilerak baliatzea tresnarako lotura partekatzeko.