Ekonomia Sustatzeko Sailak ebaluatu nahi du ETEei eskaintzen dizkieten lehiakortasuna sustatzeko laguntzen eragina

Erronkak eta azpi erronkak:

Nola gerturatu gaitezke ETE-entzako dirulaguntza programa baten inpaktuaren ebaluaziora, programatik datuak automatikoki ateraz, modu adimenduan bistaratuz eta kanpo datuekin konparatuz

  1. Nola azter ditzakegu lagundutako ETE-en dirulaguntzen eraginaren informazioa atera eta egituratzeko ereduak, eskura ditugun informazio iturrietatik (PDFak, kalkulu orriak, etab.), automatikoki?
  2. Nola ikus eta azter dezakegu informazioa ondorioak ateratzea errazteko moduan, eta akatsak eta desbideratzeak automatikoki identifikatzeko moduan?
  3. Nola identifikatu, bildu eta ikus ditzakegu horri lotutako kanpo datuak (sektorekoak, ekonomikoak, sozialak besteak beste), datu propioak elikatu eta osatzeko?

Konponbide irabazlea: Enpresa-jardunari buruzko datuak prozesatzea, aztertzea eta bistaratzea

WhiteBoxek proposatutako soluzioak irtenbide berri bat proposatzen du BFAk diruz lagundutako ETEen inpaktua ebaluatzeko, adimen artifiziala erabiliz datu-bolumen handiak azkar eta zehatz aztertzeko. Irtenbide horrek aukera emango du diruz lagundutako eta diruz lagundu gabeko enpresen jarduna alderatzeko, dirulaguntzen onurak argi identifikatuz eta erabaki estrategikoak hartzea erraztuz. Barneko eta kanpoko datuak konbinatzean, ETEen eta haien ingurunearen egoeraren ikuspegi osoa ematen duen sistema integral bat sortuko da, eta programa mota horiek ebaluatzeko oinarriak ezarriko dira.

Govtech pilotua: enpresa-datuak integratzea, aztertzea eta bistaratzea, erabaki estrategikoak hartzea errazteko eta erakundearen jardun orokorra hobetzeko

Govtech pilotua, govtech soluzio bat espazio erreal baina kontrolatu batean inplementatzea da, testuinguru zehatz batean eta erronka zehatz baterako teknologia bat erabiltzearen aukerak eta inpaktuak ulertzeko.

Kasu honetan, pilotua honako hau izan da:

  • Barneko zein kanpoko iturriak identifikatzea, bai eta dirulaguntzak aztertzeko garrantzitsuak diren aldagaiak ere.
  • Datuak atera, garbitu eta prozesatzeko eredu bat diseinatzea eta inplementatzea.
  • Erabiltzailearen interfazea diseinatzea eta garatzea, Sustapen Ekonomikoko ekipoarentzat garrantzitsuak diren grafikoak eta iragazkiak barne.

Pilotuak huts egiten du soilik ikaskizunak sortzen ez baditu

Pilotua ikaskuntza-saio batekin amaitzen da. Saio horretan, pilotatutako konponbideak erronkari erantzun dion ebaluatzen da, tresnaren espezifikazioak eta funtzionaltasun teknikoak baloratzen dira eta tresna berri hori sartzeak zerbitzuan edo prozesuan nola eragiten duen aztertzen da.

Pilotu honen ikaskuntza nagusiak honako hauek izan dira:

  • Azterketa sakonagoa eginez gero, urte eta enpresa askotako datuak kontuan hartuta, emaitza sendoagoak eta orokorragoak lortuko lirateke.
  • Datuak aztertzeko gaitasunak funtsezkoak dira erakusten diren datuei zentzua emateko eta horietan oinarrituta erabakiak hartzeko. Gainera, datuetan oinarritutako irtenbide mota horiek erabakiak hartzeko eta ekiteko prozesu argia eskatzen dute.
  • Datuak bistaratzeaz gain, interesgarria litzateke korrelazio-funtzionalitate bat gehitzea, ondorio espezifikoagoak atera ahal izateko.