Digitalizazio Zerbitzuaren asmoa da kudeaketa digitalen tresnak erabiltzen dituztenei ezagutza hobeto transmititzea, inplementazio ona bermatzeko.

Erronkak eta azpi erronkak:

Nola bultza genezake ezagutzaren eta lan partekatuaren kultura, BFAko ekipoek tresna teknologiko berriak hartzeko prozesuan laguntze aldera?

  1. Nola egin dezakegu automatikoki BFAko ekipoei ezagutza banatzeko funtzionalitate eta tresna berriak erabiltzeari buruzko eskuliburuak eta pilulak sortzea eta eguneratzea?
  2. Nola ahalbidetu genezake BFAko sailek etengabe eta lankidetzan sortzen duten barne ezagutza guztia erregistratzea eta eguneratzea?
  3. Nola ahalbidetu dezakegu laguntza bilatzea ekipo horien beharretara egokituta?

Konponbide irabazlea: Vidextek bideo prestakuntza egitea.

Vidextek proposatutako konponbidea barne prestakuntzako bideo laburrak egiten dituen plataforma bat da. Bideoek testu, irudi edo bideo edukia duten diapositibak eta gidoia oinarri hartuta edukia azaltzen duen avatar bat dituzte.

Govtech pilotua: Bideoak egitea BFAren aplikazioak erabiltzeko jarraibideak azaltzeko.

Govtech pilotua da govtech konponbide bat espazio erreal baina kontrolatu batean sartzea, testuinguru espezifiko batean eta erronka zehatz baterako teknologia erabiltzearen eraginak eta aukerak ulertzeko.

Kasu honetan pilotua honelakoa izan da:

  • Diapositiben txantiloiak prestatzea bideoen estiloa bateratzeko.
  • Sortu nahi diren prestakuntza pilulak identifikatzea.
  • Tresnaren erabilerari buruzko prestakuntza.
  • Bideoak sortzeko prozesua eta Vidextek laguntzea.
  • Gidoiak sortzea
  • Diapositiben diseinua
  • Avatar berri bat sortzea
  • Euskarara itzultzea

Pilotuak huts egiten du soilik ikaskizunak sortzen ez baditu.

Pilotuak ikasketa saio batekin bukatzen du. Bertan ebaluatzen da pilotatutako konponbideak erronkari erantzun badio, gainera, tresnaren funtzionalitate teknikoak eta espezifikazioak baloratzen dira eta tresna berri hori zerbitzuan edota prozesuan sartzeak duen eragina aztertzen da.

Pilotu honen ikaskuntza nagusiak hauek izan dira:

  • Arazo gehien sortzen dituzten aplikazioei eta edukiei buruzko barne ezagutza lerrokatzea eta eguneratzea.
  • Bideoak sortzeko tresnaren ikasketa pertsona gutxi batzuetan kontzentratzea.
  • Bideoak sortzerakoan lan forma iteratiboak txertatzea.
  • Proiektua planifikatzean eta gauzatzeari ekitean baliabide nahikoak aldi berean izateko beharra.