Nola ezagutu ditzazkegu hobeto Bizkaibuseko garraio publikoaren erabilerari buruzko datuak?

Erronkak eta azpi erronkak:

  • Nola eskura dezakegu ibilgailuan dauden erabiltzaileei buruzko informazioa denbora errealean?
  • Nola segmentatu dezakegu informazio hori, gero ustiatzeko?
  • Nola ikus dezakegu informazio hori erabakiak hartzeko euskarri gisa?

Konponbide irabazlea: autobusen okupazioaren monitorizazioa eta analisia denbora errealean, Lídar radarrekin eta kamera adimendunekin

Dioxinetek, erronka irabazi duen startupak, Lidar radarretan eta kamera adimendunetan oinarritutako soluzio teknologikoa ezarri du autobusen okupazioa denbora errealean monitorizatzeko eta aztertzeko, zerbitzuaren kalitatea hobetzeko helburuarekin. Teknika anitzeko soluzio hori bi lineatan eta bi autobus motatan aztertu da.

Soluzioak hainbat informazio-geruza ditu. Batetik, Lidar radarrek pertsonak zenbatzen dituzte (MMPak eta haurtxo-orgatxoak garraiatzen dituzten pertsonak barne), eta, bestetik, kamera adimendunek bidaiarien sarbidea bistaratzen dute, bidaiarien analisi demografikoa eginez (adina eta sexua). Bildutako datuak denbora errealean bidaltzen dira datu-zentrora, Garraio Zuzendaritzak sendotu eta ustia ditzan.

Testaren bidez erakutsi den bezala, irtenbide horri esker, autobusen okupazio-mailari buruzko datu zehatzak eta eguneratuak eman ahal izan dira ( % 96ko fidagarritasuna)

Govtech pilotua: Zerbitzuaren kalitatea hobetzea, autobusen okupazioari eta kokapenari buruzko datuak bilduz

Govtech pilotua da govtech konponbide bat espazio erreal baina kontrolatu batean sartzea, testuinguru espezifiko batean eta erronka zehatz baterako teknologia erabiltzearen eraginak eta aukerak ulertzeko.

Kasu honetan, pilotua honako hau izan da:

  • Gailuen instalazio fisikoaren bideragarritasuna aztertzea, eta hautatutako autobusen azpiegiturak ebaluatzea.
  • Hardware gailuak instalatzea bi autobus-tipologietan: kamera adimendunak eta Lidar radarrak.
  • Datuak aginte-koadro batean biltzeko eta prozesatzeko zerbitzariak konfiguratzea.
  • Plataforma eta aginte-taula diseinatzea, bildutako datuak bistaratzeko eta ustiatzeko
  • Bildutako datuak berrikustea eta kontrastatzea.
  • Pilotua ixteko txostena idaztea.

Pilotuak huts egiten du soilik ikaskizunak sortzen ez baditu

Pilotuak ikasketa saio batekin bukatzen du. Bertan ebaluatzen da pilotatutako konponbideak erronkari erantzun badio, gainera, tresnaren funtzionalitate teknikoak eta espezifikazioak baloratzen dira eta tresna berri hori zerbitzuan edota prozesuan sartzeak duen eragina aztertzen da.

Pilotu honen ikaskuntza nagusiak honako hauek izan dira:

  • Soluzioa positiboa izan da, egungo ticketing sistemaren osagarria izan delako.
  • Soluzioaren ustiapena optimoa izan dadin, beharrezkoa da SAErekin integratzea.