BERRIKUNTZA ETA EKINTZAILETZA B ACCELERATION WEEK-EN

2026/06/26

B Acceleration Week topagune garrantzitsua izan da administrazio publikoaren, startup-en eta korporazioen artean, berrikuntzari eta ekintzailetzari buruz eztabaidatzeko. Hitzordu hau erreferente bihurtu da dagoeneko bere arloan, eta bi egun hauetan hazkundea eta berrikuntza sustatu dira; aldi berean, esperientzien eta ezagutzen trukea bultzatu da, eta gure ekosistemaren barruan enpresa-garapenerako gune bat proiektatu da.

GovTech Bizkaiak ere parte hartu du erreferentziazko ekitaldi honetan. Bertan, Zuriñe Garay Estrategia Digitaleko Zerbitzuaren antolakuntza-teknikaria, Ibai Conde Lantikeko Negozioaren Arreta eta Digitalizacio arloko burua eta Laura Autor ekintzailetzaren arloko laguntza-zerbitzuen Koordinatzailea Beaz-en izan dira GovTech programaren xehetasunak azaltzen. Bestalde, Mónica Revestido Evenbytes-eko garapen eta negozio zuzendariak, Vicent Agost SiGO-ko sortzailekideak eta Laura Martín Accesibles enpresako CEO eta sortzaileak aurtengo edizioan proposatutako Erronken parte izatearen esperientzia partekatu dute. Jardunaldiko beste une aipagarrietako bat Alfonso Alcántararen 'Beyond Technology – Where People Spark Innovation and Transformation' hitzaldia izan da; bertan, teknologiaren barruan giza faktoreak duen garrantziari buruzko hausnarketa interesgarriak eskaini ditu.

Era berean, berrikuntzari buruz eztabaidatzeko topaketa publiko-pribatua ere egin da, GovTech Bizkaia ekimenaren parte izan diren hainbat korporaziorekin. Bertan parte hartu dute Itziar Cuencak, Ayesa-ko I+G zuzendariak; Mónica Cuñadok, OESIAko Iparraldeko arduradunak; Manuel Sesék, Erhardt Serikat-eko kontu-kudeatzaileak; Antonio Pipaonek, Teknei-ko berrikuntza irekiaren arduradunak; Pako Navasek, Bilbomatica-ko teknologia berrien arduradunak; Ana Lacallek, Inetum-eko administrazio digitalaren eta GovTech-en merkatu-zuzendariak; eta Miquel Mateuk, Capgemini-ko jasangarritasun eta berrikuntza irekiaren zuzendariak.

IKUSI SARRERA GUZTIAK