ASTEBETE BAINO GUTXIAGO FALTA DA B ACCELERATION WEEK EKITALDIRAKO

Astebete baino gutxiago falta da BAW-rako

2026/06/19

Ekainaren 25ean eta 26an egingo da BATen B Acceleration Week ekitaldia. BAT B Accelerator Tower-en ospatzen den ekintzailetza eta berrikuntza arloko hitzordu nagusia da, eta startup, korporazio eta administrazio publikoen topagune izango da. Bi egun horietan, hazkundea eta berrikuntza bultzatuko dira, aldi berean esperientzien eta ezagutzaren trukea sustatuz eta gure ekosistemaren barruan enpresa-garapenerako gune bat indartuz.

Ekitaldiak hainbat jarduera izango ditu: berrikuntza inspiratzeko eta enpresa-komunitateari ikuspegi baliotsuak eskaintzeko sektore estrategikoetan oinarritutako saioak, lankidetza publiko-pribatuaren bidez lortutako arrakasta-kasuen erakusketak, networking-erako guneak eta bestelako ekimenak. GovTech Bizkaiak ere parte hartuko du hitzordu honetan. Bertan, garatzen dugun metodologia aurkeztuko dugu, eta gure erronketan lanean ari diren hainbat korporaziok eta startup-ek beren esperientziaren berri emango dute.

Eman izena ekitaldian

IKUSI SARRERA GUZTIAK