INBERTITZAILE PARTIKULARRAK

Nola har nezake parte berrikuntza bultzatzea xede duten Europako funtsen bidez enpresetan berrikuntza bultzatzeko?

Inbertitzaile partikularrek ezin dute zuzenean inbertitu EELIFetan, baina, ostera, berrikuntza bultzatzeko Europako funtsetarako ezarritako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren kuotaren kenkaria aplika dezakete kopururen bat kreditu-entitate batean irekitako kontu batean gordailatzen dutenean, xede bakarra entitate horrek berrikuntza bultzatzeko EELIF bateko partaidetza erostea izanez gero.

Berrikuntza bultzatzeko Europako funtsen betekizunak

Informazio gehiago

Berrikuntza bultzatzeko funtsetan finantza-entitateen bitartez partaidetza duten inbertitzaile partikularrentzako zerga-pizgarriak

Bizkaiko Foru Aldundiak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren kuotan aplika daitekeen kenkaria ezartzen du bost urtean kreditu-entitate batean irekitako kontu batean kopuruak sartzen dituzten inbertitzaile partikularrentzat, horien xedea finantza-entitateak berrikuntza bultzatzeko Europako funtsak erostea baino ez denean, hain zuzen ere: kreditu-entitateko kontuan berrikuntza bultzatzeko Europako funtsetako partaidetzak erosteko sartzen den zenbatekoaren ehuneko 15a, 750 euro gehienez. Kenkaria aplikatu ahal izateko, ezinbestekoa da partaidetza bost urtean edukitzea.