Jarraipen ekintzak

Kontserbazio elementuen gaineko emaitzen adierazleak

Abiatutako ekintzen jarraipenerako protokolo bat ezarri da, helburuen betetze maila eta garatutako lanen egokitasuna ebaluatzeko. Lortzen diren emaitzak oinarritzat hartuko dira abiatutako lan-ildoekin jarraitzeko, edo, bestela, lan-ildo horiek egokitzeko oinarritzat hartuko dira, planteatutako helburuen lorpenari begira.

Proiektuak tokiko biztanleriarengan duen inpaktu sozioekonomikoa ezagutzeko inkesta

Esparru babestuen deklarazioak -Natura 2000 Sarekoak barne sartuta- eragin positiboa izan behar du tokiko biztanleriaren ekonomia eta ongizatean; era horretan, gizarteak kontsideratuko du ingurunearen kontserbazioa aukera ona dela bertako garapen sozial eta ekonomikoarentzat.

LIFE+ Ordunte Jasangarria proiektuaren baitan, bada gizartearen (tokiko biztanleria eta bisitariak) pertzepzioaren bilakaera ezagutzera zuzendutako azterlan bat. Beraren bidez neurtuko da nola baloratzen duen gizarteak proiektuak duen inpaktua, bai ekosistemen ondasun eta zerbitzuetan eta bai Karrantzaren ikusgaitasunean eta tokiko jarduera ekonomikoan.

Informazio gehiago

Jarraipen ekintza guztiak

  • Ordunte logoa
  • Life logoa
  • Natura 2000 logoa
 

Azken eguneratzea: 2014/12/19